EZKONTZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2024ko azken aldian hamar ezkontzatik bederatzi zibilak izan ziren EAEn, eta ezkontideak 30 urtetik gorakoak

2024ko hirugarren hiruhilekoan 2.263 ezkontza egin ziren EAEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 4 gutxiago.
Bi eraztun esku baten gainean
2.190 ezkontza sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren, eta 73 sexu berekoen artekoak.

2024ko hirugarren hiruhilekoan, 2.263 ezkontza egin ziren Euskadin, hau da, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta % 4 gutxiago. Lotura horietako gehienak zibilak izan ziren, eta ezkontideak 30 urtetik gorakoak izan ziren.

Ezkontza guztietatik, 2.190 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren, eta 73 sexu bereko pertsonen artekoak (41, emakumeen artean, eta 32, gizonen artean).

Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian % 3,6 murriztu zen ezkontza kopurua, eta guztira 989 ezkontza izan ziren. Gipuzkoan 753 ezkontza izan ziren, aurreko urtean baino % 2,5 gutxiago. Aldiz, aurreko urtean baino ezkontza gehiago izan ziren Araban: guztira 341 lotura ( % 7,6ko igoera).

Hilabeteei erreparatuta, irailan izan ziren ezkontza gehien, hiruhilekoko loturen % 45 egin baitziren hilabete horretan.

2024ko udako hilabeteetan, ezkontzen % 89,2 zibilak izan ziren. Horietatik % 86 sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak izan ziren; % 3,2, berriz, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak izan ziren. Ezkontza zibilen ehuneko hori 3,3 puntu igo zen 2023ko hiruhileko berarekin alderatuta.

Ezkontideei dagokienez, 1.730 gizon (% 84) lehen aldiz ezkondu ziren. 24 alargun eta 305 dibortziatu ezkondu ziren. Emakumeen kasuan, lehen aldiz ezkondu zirenen ehunekoa handiagoa izan zen: 1.776 emakume ezkongabe (% 85), 8 alargun eta 297 dibortziatu.

Adinari dagokionez, senarren % 91,9k eta emazteen % 84,1ek 30 urte edo gehiago zituzten ezkontzeko unean.

Azkenik, gizon ezkonberrien % 15ek eta emakume ezkonberrien % 20,5ek atzerriko nazionalitatea zuten 2024ko hirugarren hiruhilekoan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X