Giro eguzkitsu eta lehorra igandean itzuliko da; larunbata euritsua eta freskoagoa izango da
Astea aro atsegin eta udaberri tankerako tenperaturekin hasi bada ere, aste bukaerarako, bereziki larunbaterako, aldaketa espero du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak: euria eta giro freskoa aurreikusi du. Igandean, baina, bueltan izango da asteko giro epel eta argia.
Ostiralean, hego-haizea izango da beste behin protagonista. Zakar ibiliko da, eta, ondorioz, tenperatura balio altuekin jarraituko dugu, nahiz eta maximoak bizpahiru gradu jaitsi (18 ºC espero dira Bilbon, Donostian eta Baionan; 14-15 ºC, Gasteizen eta Iruñean). Zerua hodeitsu egongo da, erdi-mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta azken ordura arte eutsiko dio ateri. Gauean, fronte bat sartuko da eta hodei trinkoagoak agertuko dira zeruan: prezipitazioak izango dira, aurrena mendebaldean, eta ekialdera zabalduko dira gero. Tenperatura epelenak goizean neurtu dira, eta hotzenak, berriz, gauean.
Larunbatak beste aurpegi bat erakutsiko du, betiere eguraldiari dagokionez. Giro fresko eta ezegonkorra izango da nagusi. Tenperatura maximoak hiruzpalau gradu baxuagoak izango dira, eta minimoak, bezperan bezala, azken orduetan neurtuko dira. Euriari dagokionez, denean egingo du goizaldean; gainerako orduetan, zaparradak noizbehinka eta han-hemenka egingo ditu, eta egunaren amaieran atertu egingo du. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta ziertzoak tarteka gogor joko du Ebroren ibarrean arratsaldean.
Iganderako, aldaketa aurreikusi du Euskalmetek; izan ere, giro lehor eta eguzkitsua itzuliko da berriro. Zerua ia oskarbi egongo da, hodei maskalen bat egongo bada ere —lainogune batzuekin egunsentian, eta erdi-mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin egunaren amaieran—. Goizaldean, hotz egingo du, eta ez da baztertzen Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egitea. Hegoaldeko haize suabea ibiliko da, eta haizearen laguntzarekin, eguneko tenperaturak gora egingo du; altuenak 15-18 ºC-koak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.