Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atapuercan giza espezie berri baten aurpegi-hezurrak aurkitu dituzte: Homo affinis erectus

Europa mendebaldean aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak dira, 1,4 eta 1,1 milioi urte bitartekoak. Ikertzaileek argi dute, aurkikuntzak frogatzen du Homo antecessor iritsi aurretik Europa mendebaldean beste espezie bat egon zela.
20250312212559_atapuerca-restos-de-cara-del-hominido-mas-antiguo_
18:00 - 20:00
1,4 milioi urte dituzte dute Atapuercan aurkitutako hominido zaharrenaren hezurrek

Atapuercako (Burgos) aztarnategian aurkitutako aurpegiko hezurrak, 1,4 eta 1,1 milioi urte bitartekoak, Europa mendebaldean aurkitutako giza aztarna zaharrenak dira.

Gainera, bere ezaugarriak ez datoz bat Pleistozenoko ezein espezie ezagunekin; giza espezie berria da Europan, eta oraingoz Homo affinis erectus bezala izendatu dute.

Zientzialariek uste dute aurkikuntza honek argi uzten duela, Pleistozeno goiztiarrean, mendebaldeko Europan gutxienez bi espezie izan zirela: Homo affinis erectus —lehenengo kontinentera iritsi zen— eta Homo antecessor —gaur arte mendebaldeko eta erdialdeko Europako giza espezierik zaharrena—.

Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa Rosa Huguet Institut Catala de Paleoecologia Humana i Evolucio Social (IPHES-CERCA) erakundeko ikertzaileak zuzendu du, baina Xose Pedro Rodriguezekin (Rovira i Virgili Unibertsitatea), Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko (CENIEH) Maria Martinon-Torres eta Jose Maria Bermudez de Castrorekin eta Atapuercako lantaldeko 30 zientzialari ingururekin elkarlanean aritu da.

Elefantearen leizeko TE7 mailan egindako indusketa lanak. Argazkia: EFE Elefantearen leizeko TE7 mailan egindako indusketa lanak. Argazkia: EFE

Gutxienez duela 1,8 milioi urte hominidoek Eurasia populatu zutela uste da. Mendebaldeko Europan, Atapuerca mendilerroko aztarnategian aurkitu dira giza asentamenduen frogarik zaharrenak.

Fosilik zaharrenak, duela 860.000 urtekoak, Atapuercako Dolina Handia aztarnategian agertu ziren 1994ko udan. Aurkikuntza historikoa izan zen, espezie berri bateko (Homo antecessor) sei gizakiren (bi haur, bi nerabe eta bi heldu) gorpuzkiak aurkitu zituztelako.

Gizaki primitibo hori, pertsonen antzeko aurpegi 'lirainago' batekin, gure espeziearen —Homo sapiens— eta neandertalen arbasoa da.

2007an, Atapuercako Elefantearen leizean 1,2 milioi urte inguruko giza masailezur bat agertu zen, baina ezin izan zitzaion modu eztabaidaezinean Homo antecessor delakoari egotzi; beraz, beste espezie batekoa izan zitekeela ondorioztatu zuten. "Azkenean Homo 'sp' sailkatu zen, hau da, espezierik gabe", onartu du Rosa Huguetek EFEri egindako adierazpenetan. Urtebete geroago, esku bateko falangea topatu zuten, baina berriz ere ezin izan zitzaion espezie jakin batean sailkatu.

Azkenik, indusketa kanpaina askoren ondoren, Atapuercako taldeak bilatzen ari zen pieza aurkitu du: 2022an Elefantearen leizean aurkitutako masailezur bat, 2007an baino 2,5 metro inguru sakonago. "Are zaharragoa zen", nabarmendu du Huguetek.

Atapuercan aurkitutako lanabes zatiak. Irudia: EFE Atapuercan aurkitutako lanabes zatiak. Irudia: EFE

"Atapuercak historia egin du berriro"

Lantaldeak argi dauka, aurkikuntzak erakusten du Homo antecessor iritsi aurretik mendebaldeko Europan beste espezie bat egon zela: "Kide berri bat dugu giza espeziearen familia-argazkian, eta, argazki lauso samarra bada ere, beste norbait dago. Atapuercak historia egin du berriro", azpimarratu du Martinon-Torresek.

Ikerketak hominido honen testuingurua deskribatzea ere lortu du: "Badakigu baso-eremuak zeudela, ur-iturriekin eta ingurune horretako berezko animaliekin, hala nola kastoreak edo hipopotamoak. Halaber, badakigu klima ez zela oso muturrekoa, hezea eta epela baizik, hurritza eta antzeko landareekin, oso mediterraneoa baita", azaldu du Huguetek.

Aurkikuntzak, orain, genero berri honen existentzia baieztatuko duten aztarna berriak aurkitzeko erronka dakar. Elefantearen leizean, aztarnategiaren azken zatiak induskatzeko daude (5 bat metro lur), eta horrek "pizgarri honi esker bizpahiru urteko lana oso interesgarria izango dela" aurreratzen du, Huguetek erantsi duenez.

Gainera, duela denbora gutxitik induskatzen ari diren eta potentzial handia duten beste leku batzuetan, Fantasma haitzuloan adibidez, ezin da baztertu gorpuzki berriak agertzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X