TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Real Madril - Reala, erretiro partziala eta Miren Arzalluz Guggenheim Bilbaoko zuzendaria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Realak eta Real Madrilen Reale Arenan jokatutako joaneko partida
Realak eta Real Madrilen Reale Arenan jokatutako joaneko partida. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 1ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Real Madril - Reala , zuzenean: Real Madril - Reala Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 21:30etatik aurrera. Joaneko partidan 0 eta 1 galdu zuen talde txuriurdinak, eta, beraz kanporaketa irauli beharko du apirilaren 26an Sevillan jokatuko den finalean egon nahi badu. "Koparen Bila" saioa ordu erdi lehenago hasiko da, Amane Ibañezek gidatuta. Bilboko platoan bidelagun izango ditu Iñaki Mikeo, Juanan Larrañaga eta Nerea Zusberro. Azken biek, Jon Elortzarekin batera, neurketaren kontakizuna egingo dute. Asier Aranguren, berriz, zelaian izango da. 

- Erretiro partzialaren erreforma: Erretiro partzialaren eta aktiboaren erreforma indarrean gaur sartu da indarrean. Pasa den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak jasotzen zituena. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da. Ez da beharrezkoa izango lan eskaintza publikoa gainditzea, baina bai hautaketa prozesu bat egitea. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 2026. urtearen hasieran egin daitezke hautaketa prozesu horiek eta bien bitartean erretiro partzialen eskaera guztiak geldiaraziko dira.

- Miren Arzalluz, Bilboko Guggenheim museoko zuzendaria: Gaurtik Miren Arzalluz (Bilbo, 1978) Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria, Juan Ignacio Vidarte ordezkatuz. Azken sei urteetan modarekin lotuta mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du: Parisko Palais Galliera. Aurretik, Balenciaga museoan erakusketa arduraduna izan zen zazpi urtez eta Etxepare Institutuko zuzendari ere izan da, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X