Lanzarote
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uholdeek 200 intzidentzia baino gehiago eragin dituzte Arrecife eta Teguiseko udalerrietan

20250413112633_lanzarote_
18:00 - 20:00
Uholdeek 200 intzidentzia baino gehiago eragin dituzte Arrecife eta Teguiseko udalerrietan
Garaje, soto eta etxebizitzetan urak eragindako kalteak garbitzen ibili dira gaur. Lanzaroteko agintariek bertan behera utzi dute euri-jasengatik larunbat honetan ezarritako larrialdi egoera. Tahiche udalerrian metro koadro bakoitzeko 100 litro baino gehiago pilatu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X