PARTIDA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona atxilotuta eta 12 ertzain zaurituta, Athletic-Rangers partidaren ostean

Gazte talde bat, gehienak kaputxadunak, Ertzaintzaren aurka oldartu dira San Mames kanpoaldea. Ertzaintzak sei pertsona, bi Erresuma Batukoak eta gainerakoak, euskal herritarrak, atxilotu ditu; dagoeneko aske daude. Gainera, 12 ertzainek kolpeak dituzte eta batek hatz bat apurtu du.
20250418071030_ertzaintza-istiluak-bilbo-athletic-rangers_
18:00 - 20:00
Istiluak izan dira bart Bilbon eta Ertzaintzak kargak egin ditu Athletic-Rangers partidaren ostean

Gazte taldeek, gehienak kaputxadunak, Ertzaintzari aurre egin diote bart; istiluen aurkako materiala erabili dute San Mames kanpoaldean, Athleticen eta Rangersen arteko Europa Ligako partida amaitu ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak sei pertsona, bost gizon eta emakume bat, atxilotu ditu, desordena publikoak eta agentearen aurkako atentatua egotzita. Atxilo hartutakoek 17-37 urte dituzte, eta gauean zehar aske geratu dira, epailearen aurrera agertu beharko badira ere.

Lehen atxiloketak bi taldeetako jarraitzaileen arteko liskarren ostean egin dituzte agenteek. Hiru gizon dira, bi Erresuma Batukoak eta bestea, euskal herritarra. Hirurei agentearen aurkako atentatua leporatu diete.

Desordena publikoak egitearen delitua egotzita atxilotu dituzte gainerako beste hirurak (bi gizon eta emakume bat).

Ertzaintzako 12 agentek kolpeak jasan dituzte —batek haustura du atzamar batean—, eta osasun-laguntza behar izan dute.

Istiluak hasi dira pertsona-talde handi batek kristalezko botilak eta beste objektu batzuk jaurti dituenean estadioaren ingurua babesten zuen polizia-talde zabalaren aurka eta zelaira sartzeko ate metalikoen aurka.

Ertzaintzak istiluen aurkako materialarekin erantzun du.

Poza Lizentziatuaren kaleko zaborrontziei ere su eman diete, San Mames zelaiguneko sarbidean, eta suhiltzaileek itzali dituzte.

Udalaren balorazioa

Udalak atzo "Bilbon izan zen giro zoragarria" nabarmendu du, eta Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak osatutako dispositiboak eraginkortasunez funtzionatu zuela.

Hala ere, "zalapartari talde txiki bat" jaia zapuzten saiatu zela salatu dute Udaleko iturriek, eta "gure kaleetatik soberan" daudela nabarmendu dute. "Ez dituzte 'Athletic sentimenduaren' balioak eta estiloa ordezkatzen, ezta euskal herritarrena ere", defendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X