Ostalariek antolakuntza hobea eskatu dute Athletic eta Rangersen atarikoan tabernak itxi behar izan ostean
Glasgoweko Rangerseko zaleen inguruan aktibatutako segurtasun-dispositiboak Felipe Serrate eta Luis Briñas kaleetako hainbat establezimendu ixtera behartu zituen. Itxiera negozio gehien zuten unean izan zen, partidu aurretik, eta sektoreak salatu du galera ekonomikoak izan zituztela.
Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerenteak antolaketa hobea eskatu du. "Afekzioak zehazki nolakoak izango diren" jakin beharko luketela adierazi du, "kaltetuak jakinaren gainean egon daitezen".
Gaineratu duenez, segurtasuna funtsezkoa da horrelako partidetan, baina "horrelako egoerak aurreikustea" eskatu du, "azken orduko ezustekorik gerta ez dadin".
Maiatzaren 1ean eta 21ean San Mamesen jokatuko diren Europa Ligako finalerdietako eta finaleko partidetara begira, egoera beste modu batera kudeatzea eskatu dute ostalariek.