Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaparradak nagusi izango dira larunbat honetan

Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta giroak udazkeneko itxura hartuko du berriro ere.
Euria Donostian. Argazkia: EFE
Euria Donostian. Argazkia: EFE

Eguraldiak okerrera egingo du asteburu honetan. Zaparradak eta giro freskoa nagusi izango dira.

Larunbat goizean zerua estalita egongo da eta zaparradak nagusi izan dira, noizbehinka mardulak. Arratsaldearen hasieran ostarte batzuk zabalduko dira eta atertzera egin dezake. Orduak aurrera egin ahala, hodeiak ugaritu egingo dira baina egunaren bigarren partean zaparradak noizbehinkakoak eta txikiagoak izango dira. Ekaitzak jo lezake, txingorrarekin batera. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira eta giroak udazkeneko itxura hartuko du berriro ere. Elur-kota 1.200 eta 1.400 metro artean kokatuko da. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean norabide aldakorrekoa.

Igandean giroa goibela izango da eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak egingo ditu, txikiak orokorrean. Elur-kota ez da apenas aldatuko eta 1200 eta 1500 metro artean kokatuko da berriro. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada oso gogor batzuekin. Arratsaldean baliteke haizeak ipar-mendebaldetik jotzea tarteka. Tenperaturan aldaketa handirik ez; maximoak gradu pare bat baxuagoak izan daitezke.

Astelehenean aldaketa nabarmenik gabe jarraituko dugu. Zeruan hodei ugari izango dugu, bereziki ipar isurialdean eta euria egiten jarraituko du. Hegoaldean euria noizbehinka eta han-hemenka egingo du, gutxiago orokorrean, eta hodeitza ere saretuago egongo da. Goizean hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, tarte biziekin. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X