26 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, igandean Irunen izandako hilketan zerikusia duelakoan
Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek igande goizaldean Irunen gizon bat hil omen zuen pertsona atxilotu dute Donostian.
Gertakariak apirilaren 20ko goizaldeko ordu biak aldera izan ziren. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, gizon bat hil zen beste norbaitek egindako erasoren ostan. Une horretatik aurrera, polizia autonomikoak operatibo bat jarri zuen martxan, gertatutakoa argitzeko eta egilea aurkitzeko.
Agenteek susmagarria identifikatu dute. Gipuzkoako hiriburuan atxilotu dute, eta hilketa delitua egotzi diote.
Atxilotuak, 26 urteko gazteak, polizia-aurrekari ugari ditu. Ertzaintzaren zaintzapean dago, eta eginbideak egiten jarraitzen dute.
Datozen orduetan epailearen esku jartzea aurreikusten da, polizia-ikerketa amaitu bezain laister.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean