EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko biztanleen bizimoduarekiko asebetetze-maila 10etik 7,4koa da

Beren egoera ekonomikoa ontzat dutenek (7,7) konformeago daude duten bizimoduarekin egoera hori txartzat dutenek baino (7).
Jende zoriontsua. Argazkia: Canva
Jende zoriontsua. Argazkia: Canva

Euskadiko biztanleek 7,4ko puntuazioa eman diote bizitzarekiko asebetetze-mailari 2024an, zerotik hamarrerako eskalan, 2019ko puntuazio berean, eta 2023koa baino hamarren bat gehiago, Eustatek egindako Ongizate Pertsonalari buruzko Inkestan jasotako datuen arabera.

Bizitzarekiko gogobetetasun handiena beren osasuna oso ona dela uste duten pertsonen artean sumatzen da (8,1), beren osasuna txarra edo oso txarra dela diotenen aldean, puntuaziorik baxuena (4,5) erakusten baitute, are txikiagoa 2019an baino (5,5). Emakumeen artean puntuazio hori txikiagoa da (4,2) gizonen artean baino (4,9) 2024an.

Oro har, gizonek eta emakumeek bizitzarekiko gogobetetzea puntuazio berarekin baloratzen dute (7,4). Puntuazio hori bera ikusten da bizi diren hiru lurralde historikoetan.

Beren egoera ekonomikoa ontzat duten pertsonek (7,7) bizitzarekiko gogobetetasun handiagoa dute egoera hori txartzat dutenek baino (7).

Lan-jarduerari dagokionez, landunek dute puntuaziorik altuena (7,5) eta langabeek baxuena (6,9). Adierazle honetan balorazio altuagoak ikusten dira 16 eta 24 urte bitarteko gazteen artean (7,8), eta baxuagoak 50 urtetik aurrera (7,3), nahiz eta kasu guztietan 6tik gorako puntuazioarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X