IRUÑEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerketak baieztatu du ez zegoela beste inor nahasita Donibane auzoan hilda agertu zen gizonaren auzian

67 urteko gizonaren gorpua etxebizitza eraikin batean aurkitu zuten, odol putzu baten gainean eta labana bat ondoan zuela, pasa den maiatzaren 5ean.
iruñea pamplona hilketa asesinato efe
Pasa den maiatzaren 5ean gizon bat hilda agertu zen Iruñeko Donibane auzoko eraikina. Argazkia: EFE

Iruñeko Donibane auzoko etxebizitza-eraikin batean hilda agertu zen 67 urteko gizonaren auzian ez zegoela beste inor nahasita baieztatu du ikerketak.

Pasa den maiatzaren 5ean La Olivako Monastegia kalean aurkitu zuten hilotza. Odol putzu baten gainean aurkitu zuen gorpua banatzaile batek, labana bat ondoan zuela

Polizia iturriek zabaldutako informazioaren arabera, autopsiak ondorioztatu du gizona odoljario edo hemorragia baten ondorioz hil zela eta hainbat patologia zituela. Halaber, ez zeukan arma zuriz egindako zauririk

Albiste gehiago gizartea

Jesús Oñate
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sindikatuek "propagandatzat" jo dute Osakidetzak Lehen Mailako Arretako 13 zentrotan psikologia zerbitzua emango duela iragarri izana

ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dutenez, psikologo horiek "ez dute espezialitaterik, eta ezin izango dute tratamendurik diagnostikatu eta bideratu". Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan psikologia zerbitzua ezarriko duen proiektu pilotua aurkeztu die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzako sindikatuei. Osasun Sailak iragarri duenez, helburua "anbulatorioetako arreta emozionalaren irisgarritasuna hobetzea" da.

Glaziarrak agurtzen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren "Glaziarrak agurtzen" lanak aitortza lortu du nazioarte mailan, Venice TV Awards sarietan

Nazioarteko telebista-programen berrikuntza eta bikaintasuna saritzen dituzte Veneziako Telebista golardoek, eta Cross Platform Programming atalean izendatu dute proiektua, EITBk eduki berritzaile eta hainbat euskarritan emititzearen alde egindako apustua aitortuta. Glaziarrak agurtzen PRIMERANen, Euskal Telebistan eta ORAINen estreinatu zen, guztietan egokitutako lengoaia eta formatuak erabilita.

Gehiago kargatu