Maiatzaren 19an hasiko da 'Aroztegiko auzia'ren epaiketa, akordioa lortzeko saiakerek kale egin baitute
Ez da aldeen arteko akordiorik egon 'Aroztegiko auzia'n, eta, gauzak horrela, epaiketa datorren astelehenean, maiatzaren 19an, abiatuko da Nafarroako Justizia Auzitegian, auzipetuen aldeko Aroztegiko Elkartasun Komiteak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.
Zazpi herritar, denak ere baztandarrak, daude auzipetuta hirigintza proiektu baten kontrako protesta batean parte hartzeagatik. 2021eko apirilean jazo ziren gertakariak. Palacio de Arozteguia SM enpresak 200 luxuzko etxebizitza, golf zelai bat eta lau izarreko hotel bat eraiki nahi zuen Lekarozen (Baztan), 200 biztanle eskas dituen herri batean. Auzipetuek "desobedientzia ekintza horrekin lanak bertan behera geratzea" zuten helburu, baita lortu ere.
Kontua da enpresak auzitara jo zuela, eta protesta horregatik, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen duela zazpi auzipetuentzat, talde kriminaleko kide izatea egotzita.
Orain arte akordioa lortzeko saiakerak egin ditu Fiskaltzak, baina denek egin dute kale, azkenak, asteon bertan. Aroztegiko Elkartasun Komiteak oharrean azaldu duenez, enpresa talde kriminalaren akusazioa kentzeko prest agertu da, baina ez du erantzukizun zibilarena erretiratu nahi. Komitearen esanetan, hori da enpresak Nafarroako zein Espainiako erakundeei eskatu dizkien "43 milioi euroko kalte-ordainak jasotzeko bide bakarra".
Aroztegiko Elkartasun Komiteak argitu duenez, zazpi auzipetuek "zentzuzko akordioa" lortu nahi izan dute, baina ez daude prest "biziarteko zigor ekonomikoaren arriskua" onartzeko.
Horrenbestez, negoziazioaren bideak huts eginda, epaiketa egin egingo da.
Auzipetuei elkartasuna adierazteko hainbat elkarretaratze eta protesta-ekintza antolatu ditu Aroztegiko Elkartasun Komiteak epaiketa egunetarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.