TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Europa Ligako 'fan zone' neutrala, uholdeak Gipuzkoan eta Ukrainako bake negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bilboko Areatzan kokatu du Europa Ligako finalerako 'fan zone' neutrala
Bilboko Areatzan kokatu du Europa Ligako finalerako 'fan zone' neutrala. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europa Ligako 'fan zone' neutrala: Ingalaterrako Tottenham Hotspur eta Manchester United asteazkenean San Mamesen jokatuko duten Europa Ligako finalaren bezperan, zaleen gune neutrala zabalduko dute gaur Bilboko Areatzan. UEFAk antolatutako 'fan zone' horrek doako sarrera izango du, esparrua bete arte. Gaur, 11:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta bihar, 11:00etatik 18:00etara.

18:00 - 20:00

- Uholdeak Gipuzkoan: Atzo arratsaldeko euriteek arazoak eragin zituzten Goierriko hainbat herritan. Gabirian, errekak gainezka egin eta ura dozena erdi bat etxebizitzatan eta hainbat baserritan sartu zen, eta garajeak urez bete ziren. Ezkio-Itsasoko Alegia auzoan, hainbat etxabe eta garaje urpean geratu ziren, eta suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu behar izan zuten auto barrutik. Ormaiztegin ere ekaitzak gogor jo zuen. Hala ere, Mutiloan egin zuen euri gehien (59 litro metro karratuko), ondoren Zumarragan (51 litro) eta Bidanian (47 litro).

- Ukrainako gerrari buruzko bake negoziazioak: Donald Trump AEBko presidenteak Vladimir Putin eta Volodimir Zelenski Errusiako eta Ukrainako homologoekin hitz egin ondoren atzo iragarri zuen Ukraina eta Errusia su-etena eta Ukrainako gerraren amaiera "berehala" negoziatzen hasiko direla. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Korrikako antolatzaileen ustez, Errenteriako lan deialdi publikoan gertatu dena "mugarria" izan da. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X