Albiste izango dira: Europa Ligako 'fan zone' neutrala, uholdeak Gipuzkoan eta Ukrainako bake negoziazioak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Europa Ligako 'fan zone' neutrala: Ingalaterrako Tottenham Hotspur eta Manchester United asteazkenean San Mamesen jokatuko duten Europa Ligako finalaren bezperan, zaleen gune neutrala zabalduko dute gaur Bilboko Areatzan. UEFAk antolatutako 'fan zone' horrek doako sarrera izango du, esparrua bete arte. Gaur, 11:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta bihar, 11:00etatik 18:00etara.
- Uholdeak Gipuzkoan: Atzo arratsaldeko euriteek arazoak eragin zituzten Goierriko hainbat herritan. Gabirian, errekak gainezka egin eta ura dozena erdi bat etxebizitzatan eta hainbat baserritan sartu zen, eta garajeak urez bete ziren. Ezkio-Itsasoko Alegia auzoan, hainbat etxabe eta garaje urpean geratu ziren, eta suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu behar izan zuten auto barrutik. Ormaiztegin ere ekaitzak gogor jo zuen. Hala ere, Mutiloan egin zuen euri gehien (59 litro metro karratuko), ondoren Zumarragan (51 litro) eta Bidanian (47 litro).
- Ukrainako gerrari buruzko bake negoziazioak: Donald Trump AEBko presidenteak Vladimir Putin eta Volodimir Zelenski Errusiako eta Ukrainako homologoekin hitz egin ondoren atzo iragarri zuen Ukraina eta Errusia su-etena eta Ukrainako gerraren amaiera "berehala" negoziatzen hasiko direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak