epaiketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 urte zinpekoen epaimahaiaren figura ezarri zenetik

1995ean sartu zen indarrean herri-epaimahaia, Justizia administrazioa herritarrengana gerturatzeko asmoz, eta delitu larri zehatzetan inor errudun jo edo ez erabakitzea du helburu. Gipuzkoan, urtero 5-10 epaiketa egiten dira sistema horren bidez.
18:00 - 20:00
Nola osatzen da zinpekoen epaimahaia?

Ez dira ohikoak, hain justu, gertatu ohi ez diren kasuak epaitzen dituztelako. Gipuzkoan, urtero 5-10 epaiketa egiten dira zinpekoen epaimahaiarekin, Bizkaian gehixeago eta, Araban, gutxiago. Herri-epaimahaikide izatea aukera bat izan daiteke justiziak barrutik nola funtzionatzen duen ezagutzeko, baina, era berean, erantzukizun handia ere badakar.

Lurralde Auzitegiak izendatzen ditu, bi urtez behin egiten den zozketa baten bidez. Hautaketa horren ondorioz, zerrendan ageri den oro, bi urtez hautatu ahal izango dute probintziako auzitegian egingo diren epaiketetako batean epaimahaikide izateko.

Magistratu batek, 9 herritarrek eta 2 ordezkok osatzen dute zinpekoen epaimahaia, eta, hautatua izateko, ondorengo baldintzak bete behar ditu: adinez nagusia izatea, eskubide politikoak bete-betean egikaritzea, epaituko den delitua izan den lurraldean bizitzea, irakurtzen eta idazten jakitea eta gaitasun fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak izatea.

Nolanahi ere, eta izatez betebeharra bada ere, badira salbuespenak epaimahaikide ez izateko: 65 urte baino gehiago izatea, desgaitasun edo gaixotasunen bat, familia-karga handiak, aurrekari penalak, edo interes orokorreko lana izatea.

Zinpekoen epaimahaiaren legea 1995ean sartu zen indarrean, Justizia administrazioa, nolabait, herritarrengana hurbiltzeko asmoz, eta, ordutik, hainbat epaiketa egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan sistema horren bidez; horietako asko, oso mediatikoak. Epaiketa guztiak kontuan hartuta, ordea, oso kopuru txikia da.

Nabarmentzekoa da herri-epaimahai batek ezin dituela delitu guztiak epaitu, batzuk bakarrik: giza-hilketak, mehatxuak tartean diren epaiketak, bizilekua bortxatzeagatik egiten direnak edo funtzionario-eroskeriaren ingurukoetan.

Eskubideak eta betebeharrak

Eginkizunen artean daude epaiketara joatea, alderdi guztien adierazpenak arretaz entzutea, eta, epaiketa amaitu ondotik, froga guzti-guztiak aztertu eta akusatua erruduna den ala ez ebaztea. Garrantzitsua da azpimarratzea zinpekoek ez dutela auzia ebazten, hori epailearen eskumena baita. Erabakia hartzeko, behin magistratuak epaia entregatu ondoren, deliberatu behar dute eta inkomunikatuta egoten dira ebatzi bitartean. 

Epaia emateko garaian, boto kopuruak badu garrantzia, hau da, akusatua errudun jotzeko 7 boto beharko dira, eta, errugabe jotzeko, aldiz, 5.

Betebeharrez gain, badituzte eskubideak ere. Eginkizunak bete bitartean, adibidez, kideek ordainsaria jasotzen dute, saioko 80 euro inguru.

Augustu Maesok, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko magistratuak, zinpekoen epaimahaia hautatzeko prozesua nolakoa den azaldu du:

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X