Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Babestutako 1.700 etxebizitza eraikiko dituzte Loiolako kuartelen eremuan

Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak egin du iragarpena, EH Bilduk bultzatuta, Udalak gaur egin duen udalbatzaren ostean, eta Donostiako bizilagunek soilik izango dute bertan etxebizitza bat erosteko aukera.
Loiolako etxebizitzen proiektua
Loiolako etxebizitzen proiektua

Iragan otsailean onartu zituen Espainiako Gobernuak Loiolako kuartelen salmenta desblokeatzeko eta 1.700 etxebizitza inguru eraikitzeko Donostiako Udalak aurkeztutako arrazoibideak. Hiru hilabete geroago, Gipuzkoako hiriburuko Hirigintza Departamentuak iragarri du bertan eraikiko dituzten pisuen % 100 babestutako etxebizitzak izango direla.

Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak egin du iragarpena, EH Bilduk bultzatuta, Udalak gaur egin duen udalbatzaren ostean. Hain zuzen ere, aurreratu du Espainiako Defentsa Ministerioari erositako lurretan eraikiko dituzten 1.700 etxebizitza berri horiek babestuta egongo direla, hau da, babes ofizialekoak edo tasatuak izango direla. Horrek ateak itxiko dizkio espekulazioari.

Etxebizitzak eraiki bitartean, prezioen azterketa egin eta pisu horien salneurriak zehaztuko dituzte. Dena den, zinegotzi jeltzaleak argitu du "donostiarrek soilik" izango dutela Loiolako kuartelen eremu horretan etxebizitza bat erosteko aukera.

Arzallusek nabarmendu du udal gobernua, EAJk eta PSE-EEk osatua, "seriotasunez eta ausardiaz" ari dela jokatzen, etxebizitzaren arazoari irtenbide bat eman nahian.

Horren harian, nabarmendu du 12.175 etxebizitza berri eraikiko dituztela, eta gehienak babestutako pisuak izango direla. "Gutxienez 6.411 etxebizitza sozial berri izango ditu Donostiak", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X