Gazteek bapeagailua gero eta gehiago erabiltzen dutela ohartarazi du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak tabakoaren erabilerari buruzko datuak zabaldu ditu gaur, Kerik Gabeko Astearen harira (maiatzaren 25etik 31ra), eta jakinarazi du zigarreta elektronikoen kontsumoa "etengabe handitzen" ari dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 15 eta 35 urte arteko gazteen artean bereziki.
Osasun Publikoko Zuzendaritzak adikzioei buruzko EAEko inkestan bildutako datuek erakusten dutenez, joera hori bereziki nabarmena da 15 eta 35 urte bitarteko gazteen artean; izan ere, zigarreta elektronikoen kontsumoaren prebalentzia %34ra iristen da batez beste, eta gizonen kasuan, ia % 40ra, ohiko tabako-kontsumoaren aldean. Azterlanaren arabera, halaber, 14 urtetik gorako biztanleen % 13,8k zigarreta elektronikoak erabili izan dituzte.
Zigarreta elektronikoetan erabilitako kartutxo-motari dagokionez, erabiltzaileen % 47k nikotinadun kargak erabili ohi dituzte. Horien kontsumoa ohikoagoa da helduen, 34 urtetik gorakoen eta erretzaileak direnen artean. Zigarreta elektronikoaren erabileraren eta beste droga batzuen kontsumoaren arteko harremanari dagokionez, zigarreta elektronikoak erabili dituzten 15-34 urteko pertsonen % 76k ere kontsumitu izan dute kalamua noizbait.
Gazteek tabakoa kontsumi ez dezaten, Osasun Sailak Euskadiko Adikzioen VIII. Plana du, 2027ra arte indarrean egongo dena, eta plan horretan jasotzen dira adingabeek tabakoa eskuratzea galarazteko neurriak zein tabakoaren kontsumoa ez normalizatzeko ekintzak.
Erabiltzaileek bapeagailuak erabiltzeko duten arrazoietako bat tabakoaren kontsumoa murriztea edo erretzeari uztea omen da, askotan uste baita baliagarriak direla horretarako. Inkestatutako helduen % 67k aitortu dute horregatik erabiltzen dutela, baina ez da zigarreta elektronikoak helburu horretarako erabilgarriak direla justifikatzen duen inolako ebidentziarik.
Bestalde, duela 3 urte sortutako Kerik Gabeko Guneen Sareak kerik gabeko gune-kopurua bikoiztu egin du urtebetean: tabakorik gabeko 706 gune izatera iritsi da, eta 65 udalerri atxiki dira sare horretara.
Era berean, tabakismoaren aurkako borrokan, Osakidetzak hamar urte baino gehiago daramatza tabakoa erretzeari uzteko ikastaroak ematen, eta 64.217 erabiltzaileri eman die arreta, banaka zein taldeka. 2024an soilik, 12.062 pertsonak utzi dute tabakoa ikastaro horiei esker; eta erabiltzaileen % 58,73 45 eta 64 urte bitarteko pertsonak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.