Bilbao Bizkaia HARRO 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko kaleek historian lehenengoz Harrotasuna ospatzeko karrozen desfilea hartuko dute, ekainaren 21ean

Horixe izango da, hain justu, aurtengo Bilbao Bizkaia HARROk dakarren berrikuntzetako bat. Hamar urteren ondotik, Itsasaderretik kalera egingo du saltoa martxak. Aurtengoan ekimenak Derion, Getxon, Santurtzin, Sodupen, Gueñesen eta Bilbon egingo dira, ekainaren 13tik 26ra.
Bilbao Bizkaia HARRO 2025en aurkezpena. Argazkia: Bilbao Bizkaia HARRO
Bilbao Bizkaia HARRO 2025en aurkezpena. Argazkia: Bilbao Bizkaia HARRO

Dena prest dago Bizkaian urteko ekitaldirik koloretsuena hartzeko. Bilbao Bizkaia HARROk ortzadarra zabalduko du ekainaren 13tik 26ra, musikaz betetako programa koloretsu eta inklusibo batekin. Aurtengo Bizkaiko LGTBIQ+ harrotasunaren edizioa Derion, Getxon, Santurtzin, Sodupen, Gueñesen eta Bilbon ospatuko da.

Asteazken honetan aurkeztu dute antolatzaileek egitaraua, eta, azaldu dutenez, aurtengo berrikuntzetako bat da estreinakoz egingo dela Harrotasunaren Martxa, Bilbo erdigunean, ekainaren 21ean. LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko hitzordu irekia, parte-hartzailea eta aldarrikapenez beteta izango da, antolatzaileen hitzetan. 18:00etan abiatuko da, Jesusen Bihotzetik, Areatzaraino. Karrozak, zuzeneko musika eta giro koloretsua ez dira faltako.

10 urtean zehar Bilboko Itsasadarrean egin da desfilea, baina, aurten kalera egingo du jauzi, "gizartearen presentzia LGBTI+ eskubideen defentsan indartzeko".

Bestelako proposamen berriak ere barne hartzen ditu aurtengo egitarauak: ekainaren 15ean El Balcon de la Lolan (Bailen kalea) egingo den udako zinema, ekainaren 19an euskarari eta euskal kulturari zuzendutako programazio berezia, Lova Lois, BEÑAT eta Asier Bilbaorekin, eta ekainaren 21ean Areatzan ospatuko den patata tortilla lehiaketa gastronomikoa, besteak beste.

Musikak ere hartuko ditu kaleak, egitarau zabal batekin: nabarmentzekoa da Jorge Gonzalez Benidorm Fest 2024ko finalistak emanaldia eskainiko duela. Bertako artistak ere ez dira faltako, tartean Lova Lois, Asier Bilbao, Tolin, Sin trampa ni autotune, eta Estatu mailakoei dagokionez, Nawi, Elliot Vell eta Simétrica ikusiko ditugu Bilbao Bizkaia HARROko agertokietan, bai eta zenbait DJ ezagun ere: Ibai Sanchez, Estrella Electrica DJ, Dennis Moore eta Astra Bomb. 

Txikienek ere izango dute hainbat jardueraz gozatzeko parada, eta LBTI+ emakumeek beren programazio propioa izango dute HARROladies ekimenaren bidez, aurten lehenengoz. Adibidez, ekainaren 14an Santurtzin Agurtza Itsasontzi Museora bisita gidatua izango dute eta ekainaren 20an Bilbon Isabel Rivera eta Merce Copadoren "Body shaming? Mi coño" bakarrizketa.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X