Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte borroka batean labanak eta objektu arriskutsuak erabiltzeagatik, Gasteizen

Ez da inor larri zauritu, eta pertsona bakarra eraman dute ospitalera, zauriak sendatzeko.

Ertzaintzak 23 eta 48 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Gasteizen, lesio delitu bat egotzita, eta lau ikerketapean daude labanekin eta objektu arriskutsuekin izandako borroka jendetsu batean parte hartzeagatik. Ez zen inor larri zauritu.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak larunbateko 23:30 aldera izan zuen Antepara kaleko borrokaren berri. Iritsi zirenerako, baina, egoera lasai zegoen, eta ez zegoen larri zauritutakorik. Dena den, sei pertsona identifikatu zituen gertakariarekin zerikusia zutelakoan.

Gainera, arma zuriak eta objektu arriskutsuak atzeman zituzten, ustez borrokaldian erabilitako bi labana, mutur batean torlojuak zituen makil bat eta txakur uhal bat.

Lekuan bertan egindako azaleko ikerketaren ostean, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen lesio delituengatik, eta ikertu gisa inputatu zituen borrokan izan ziren lau pertsona. Atxilotuek Poliziaren esku jarraituko dute guardiako epailearen aurretik igaro arte.

Zaurituetako batek ebakia zuen bizkarrean, bik eskuetan eta besoan, baina ezer larririk ez. Pertsona bat eraman zuten ospitalera arta zezaten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X