Osasun Itunak akordioa lortu du 24 ildo estrategikoetako 22tan, eta "azken fasean" sartu da jada
Euskadiko Osasun Itunaren hirugarren fasea "azken txanpan" sartu da, kide guztiek izendatutako adituen lan-taldeek landu eta partekatutako 24 ildo estrategikoetatik 22tan adostasuna lortu baita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean azpimarratu duenez.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua Itunaren Mahaiaren bederatzigarren bileraren buru izan da gaur, Gasteizko Europa Jauregian. Bilera horretan, zortzi dokumentu berri onartu dira eta, aurreko saioetan bezala, talde bakoitzeko profesional dinamizatzaileek aurkeztu dituzte: One Health ikuspegia, osasuna eta klima-aldaketa; Osasunaren prebentzioa eta zaintza; Osasunaren sustapena eta ekintza komunitarioa; Arreta Soziosanitarioa; Osasun-arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B); Osasun-arloko digitalizazioa; Osasun-arloko azpiegiturak; eta Pazienteen eta profesionalen hizkuntza-eskubideak.
Diagnostikoaren eta printzipio eta balioen inguruan kide guztien artean lortutako adostasunaren ondoren, Euskadiko Osasun Itunak hirugarren faseari ekin zion joan den otsailaren 26an, Barakaldoko BECen egindako bileran. Bertan, 24 lantalde espezifiko jarri ziren martxan, eta 400 bat adituk, profesionalek eta pazientek hartu dute parte, Mahaiko kideek berek hautatuta.
Gaur, Osasuno sailburuak "Ituna behin betiko fasean" sartzen dela esan du eta "konfiantza osoa" adierazi du "orain arte parte hartu duten eragileek asmo handiko eta batere erraza ez den prozesu osoan zehar erakutsi duten erantzukizun eta inplikazioa" dela eta, horrek emango baitu aukera "historikotzat" jo duen itunaren etapa hau amaitzea.
"Izan ere, osasun-eredu unibertsal, jasangarri, ekitatibo eta pazientean oinarritutako ibilbide-orri partekatua da, Euskadiko herritarren etorkizuneko ongizatea bermatzeko", nabarmendu du sailburuak.
Ildo horretan, jarraipenari eta ebaluazioari buruzko laugarren faseari ekiteko aurreikuspena mantendu du Martinezek; datorren apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Egunean, egingo da bilera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.