DROGA TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

450 kilo speed konfiskatu dituzte Bizkaian, sustantzia horren aurka Europan egindako operazio handienean

Gainera, astean 500 kilo speed ekoizteko moduko laborategi klandestino bat desegin dute, Zeberion. Zazpi pertsona atxilotu dituzte, talde kriminaleko kide izatea eta droga trafikoa leporatuta, eta horietako hiru espetxera bidali dituzte.
18:00 - 20:00
Inoiz atzemandako speed kantitate handienetako bat konfiskatu eta laborategi handi bat desegin dute Bizkaian

Polizia Nazionalak speed kantitate handiak ekoizten eta banatzen zituen talde kriminal bat desegin du Bizkaian, Kolonbiako Poliziarekin elkarlanean. Guztira, 450 kilo speed konfiskatu dituzte, —merkatuan 14 milioi euroko balioa izan zezakeena— sustantzia horren trafikoaren aurka Europan sekula egin den operazio handienean. 

Horixe adierazi dute Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Jesus Herranz polizia buruak ostegun honetan Basaurin egindako prentsaurrekoan.

Horrez gain, astean 500 kilo speed ekoizteko moduko laborategi klandestino bat desegin dute, Zeberion (Bizkaia).

Guztira, bost miaketa egin dituzte Zeberion, Turtziozen, Barakaldon, Igorren eta Galdamesen. 450 kilo speed ez ezik, 140 kalamu landare, 10 kilo kalamu kukulu, 7.500 euro eskudirutan, bost ibilgailu, arma bat eta droga ekoizteko eta banatzeko materiala konfiskatu dute.

Oraingoz zazpi pertsona atxilotu dituzte, 40 eta 53 urte bitarteko sei gizon eta emakume bat, talde kriminaleko kide izatea eta droga trafikoa leporatuta. Bilboko Instrukzioko 1. Epaitegian deklaratu ondotik, zazpi atxilotuetako hiru espetxean sartu dituzte: burua, "sukaldaria" eta Zeberioko laborategi-baserriko bizilagunetako bat.

Talde kriminaleko burua enpresari arrakastatsu bat dela adierazi dute, eta droga trafikoan irabazitako dirua ezkutatzeko enpresak erabiltzen zituela.

Polizia operazioak zabalik jarraitzen du eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X