DROGAREN AURKAKO OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inoiz atzemandako speed kantitate handienetako bat konfiskatu eta laborategi handi bat desegin dute Bizkaian

Iragarkia
18:00 - 20:00
Inoiz atzemandako speed kantitate handienetako bat konfiskatu eta laborategi handi bat desegin dute Bizkaian
Miaketetan 450 kilo speed atzeman dituzte, orain arte Estatuan aurkitu den droga horretako multzo handienetakoa, 500 litro prekurtsore, 140 marihuana landare, 10 kilogramo marihuana baino gehiago eta 7.500 euro eskudirutan, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X