Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uda giroa bueltan da, 30 ºC-tik gorako tenperaturekin

Asteartea asteko egunik beroena izango da, batez ere barnealdean. Hala ere, asteazkenetik aurrera aldaketa egongo da, tenperaturak behera egingo baitu. Horrela, aste bukaera epela izango dugu.
Hego-haizeak kostaldeak freskatzen lagunduko du. Argazkia: EFE
Hego-haizeak kostaldeak freskatzen lagunduko du. Argazkia: EFE

Uda giroa bueltan da astebeteko ezegonkortasunaren ostean. Astelehenetik aurrera tenperaturek gora egingo dute, barnealdean batez ere. Asteartea asteko egunik "itogarriena" izango dugu, 30 gradutik gorako tenperaturekin. Hala ere, tenperaturek behera egingo dute asteazkenetik aurrera, eta aste bukaera epela izango dugu.

Astelehena tenperatura igoera nabarmenarekin hasiko da, batez ere barnealdean. Goizean, lainogune eta behe-hodei batzuk izan ditzakegu, baina goizean bertan argituz joango da eta eguzkitsu geratuko da. Arratsaldean, goi-hodei eta bero-hodei batzuk ager daitezke. Haizea ahul ibiliko da, eta ipar-ekialdekoa nagusituko da arratsaldean. Tenperaturak, bai minimoak eta baita maximoak ere, igo egingo dira. Barnealdean bero egingo du, eta 25 ºC-tik gorako tenperaturak harrapatuko dira.

Asteko egunik beroena asteartea izango da; izan ere, tenperaturak are gehiago igoko dira, 30 gradutik gora eginez. Nafarroako barnealdean izango dira tenperatura altuenak, eta Tuteran 36 graduko maximoak izan litezke. Kostaldean, aldiz, hego-haizeak eguna freskatuko du. Hala ere, zerua ez da guztiz garbi egongo; hodeitza aldakorra izango da, arratsaldean bero-hodei batzuk agertuko dira, eta hauts-gandua ere sar daiteke. Iluntzean, baliteke ekaitza izatea, batez ere barnealdean. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean brisa sartuko da arratsaldean. Beraz, tenperatura maximoak barnealdean 30 ºC-tik gora kokatuko dira; kostaldean, brisa dela eta, apur bat baxuagoak izango dira.

Aitzitik, egoera aldatu egingo da asteazkenetik aurrera, tenperaturak nabarmen jaitsiko baitira; 30 gradutik behera egongo dira. Gainera, zaparradak ere izango ditugu iluntze aldera.

Horrenbestez, aste bukaera epela izango da, baina ez lehen egunetan bezain beroa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X