Hodeiak, euri txikia eta giro freskoagoa, astebururako
Asteburuan, giro grisa nagusituko da oro har, Araba eta Nafarroa hegoaldean eguzki tarteak izango badira ere. Euskalmeten iragarpenaren arabera, fronte baten iritsierarekin eta iparraldeko haizearen ondorioz, hodeiak ugaritu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Larunbatean, giro goibelagoa eta freskoagoa izango da. Ipar partean, behe-hodeiak nagusituko dira zeruan, eta baliteke euri txikia edo zirimiria egitea. Orduak igaro ahala, ordea, hodeiak gutxituz joango dira eta hodeitza saretuago egongo da egun osoan. Goizean, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, eta indarra hartuko du arratsaldean. Tenperatura maximoak 20 graduren bueltan kokatuko dira oro har, baina hortik gorakoak neurtuko dira Araba eta Nafarroa hegoaldean.
Igandean, hodeiak gailenduko dira ipar partean, bereziki egunaren erdiko orduetan, eta baliteke euri txikia egitea. Hala ere, beste une batzuetan, ostarteak zabalduko dira, batez ere, arratsaldetik aurrera. Hegoaldean, oro har, giro argiagoa eta epelagoa izango da. Tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira barnealdean, eta berdintsuak izango dira kostaldetik gertu.
Tenperaturaren igoera espero dugu astearen hasieran, batez ere tenperatura maximoei dagokienez. Astelehen goizean, lainogune eta behe-hodei batzuk izango ditugu, baina giro argia nagusituko da arratsalderako. Hala ere, zeruan goi-hodei eta bero-hodei batzuk izango dira. Haizea indar handirik gabe ibiliko da, eta ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturek, bai maximoek eta baita minimoek ere, gora egingo dute, eta beroenek 25 ºC-ren muga gaindituko dute barnealdean.
Astearte eta asteazkenerako, berriz, eguraldi ekaiztsua espero da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.