SEXU-ABUSUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako hezitzaile bat epaituko dute, Aiako zentro batean adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita

Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du Aiako adingabeen zentro batean lanean aritu zen hezitzaile baten aurka, tutoretzapeko neska bati sexu-abusuak egiteagatik eta ihes egiten laguntzeagatik.

Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du Aiako Iturriotz Azpi adingabeen zentroko hezitzaile baten aurka. Hezitzaileari leporatzen diote 2019 eta 2022 artean sexu-abusuak egin izana tutoretzapeko neska bati, orduan 13 eta 14 urte artean zituela. Akusazioaren arabera, gizonak neska engainatu zuen harreman sexualak izateko, dirua eta bestelako opariak eskainiz trukean.

Gainera, hezitzaileak bi aldiz lagundu omen zuen adingabea zentrotik ihes egiten eta bere etxean hartu zuen. Fiskaltzak sexu-abusu jarraituaren delitua egotzi dio, eta biktimak ez du ondorio psikologikorik, mediku-azterketa baten arabera.

Adingabea urte askoan egon zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean, eta Aldundiak Fiskaltzari jakinarazi zion kasua lehen unetik. Epaiketa Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioan egingo da hil honetan. Biktima adinez nagusia da dagoeneko, eta Aldundiak ezin izango du bere defentsarako jardun epaiketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X