Agerraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer da ezkabia eta nola tratatzen da? Larruazaleko infekzio hori ulertzeko hainbat gako, hemen

Ezkabia tratatzeko antifungiko topikoak erabiltzen dira, baina kasu larrietan eta buru-larruazala edo azazkalak hartu dituenean, botikak hartu behar izaten dira zenbait astez edo hilabetez, farmaziako adituek EITB Mediari azaldu diotenez.

 

Larruazaleko afekzio baten irudia.

Basauriko Urbi Institutuan DBHko 4. mailako ikasleen artean hiru ezkabia kasu daudela baieztatu da, eta orain larruazaleko gaitz horri buruzko zalantzak zabaldu dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, aldian-aldian izaten dira infekzio horren agerraldiak.

Ezkabiak ondoeza eragin dezake eta oso kutsakorra da, baina tratamendua eraginkorra da erabat, eta azkar sendatzen da jarraibide egokiak betez gero. Eskola-eremuan zabaltzen ez dela zaintzea, goiz detektatzea eta familien lankidetza funtsezkoak dira balizko agerraldiak kontrolatzeko.

Baina, zer da ezkabia? Zeintzuk dira sintomak? Nola tratatzen da? Eta, nola prebenitzen da?

Larruazalean dermatofitoek eragiten duten infekzio fungikoa da. Dermatofitoek keratinaz (larruazalean, ilean eta azazkaletan dagoen proteina bat) elikatzen den onddo mota bat osatzen dute. Izena gorabehera, lesioek forma zirkularra dute eta gorputzeko hainbat alderdi har ditzakete:

  • Buru-larruazala (tinea capitis)
  • Gorputzeko azala (tinea corporis)
  • Oinak (tina pedis edo atleta-oina)
  • Izterrondoa (tinea cruris)

Sendagaiak eta prebentzioa

Farmaziako adituek EITB Mediari azaldu diotenez, ohiko sendabidea da topiko antifungikoak ematea (kremak edo lozioak). Hala ere, buruko larruazala hartzen duenean, gela erabili behar izaten da. Kasu akutuetan, onddoen aurkako botikak ahotikak hartu behar izaten da.

Tratamenduaren iraupenari dagokionez, iturri horrexeren arabera, gaitzak hartutako gunearen eta infekzioaren larritasunaren araberakoa da, baina, oro har, hau da: 2-4 aste antifungiko topikoekin (kremak, lozioak eta gelak), larruazaleko kasuetarako (gorputza, izterrondoa, oinak); 4-8 aste buru-larruazaleko ezkabia kasuetan, normalean botikak ahotik hartzen dira (antifungikoak, hala nola griseofulbina eta terbinafina), kremak ez baitira ondo xurgatzen ile-folikuluetatik. Azazkaletako ezkabiak, berriz, hainbat hilabete behar ditu sendatzeko (3-6 hilabete edo gehiago) eta ia beti ahoko antifungikoak hartu behar izaten dira, azazkalak berriro atera arte ez baita sendatzen.

Zeintzuk dira sintomak?

Ezkabia azaleratzen denean, gune gorrixkak dituen erupzio zirkular gisa agertu ohi da, ertzak handituta ageri ohi dira, eta erdialdea argiagoa izaten da. Azkura, ezkatatzea eta, kasu batzuetan, kaltetutako eremuan ilea erortzea eragin dezake. Kutsakorra da, oso, eta kutsatutako pertsona batekin, animaliekin (katuak eta txakurrak, adibidez) edo kutsatutako gainazalekin (toallak, arropa eta dutxa publikoak) kontaktu zuzena izanez gero heda daiteke.

Kutsatzea saihesteko, honako hau gomendatzen dute: norberaren gauzak ez partekatzea (orraziak, txanoak, eskuoihalak), oheko arropa eta arropa kutsatuak ondo garbitzea eta higiene ona eta azala lehor edukitzea. Horrez gain, sintomak agertuz gero medikuarengana jotzea gomendatzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X