ALERTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute Euskadin ostiralera arte, tenperaturak 35 gradura iritsiko baitira

Tenperaturak oso altuak izango dira, 27 eta 35 gradu artekoak, gunearen arabera.

Iragarkia
Termometro en el centro de Bilbao
18:00 - 20:00
Termometroa Bilbon. Jabier Sarriugarteren bideo batetik ateratako irudia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetatik ostiralera arte, tenperatura oso altuak etorriko zaizkigu eta; izan ere, zenbait tokitan termometroak 35 gradutara iritsiko dira.

Asteazken honetan, tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak izan daitezke Arabako hegoaldean, Ebro ibaiaren ardatzean, hain justu. Kostaldean maximoak 27 gradu inguurkoak izango dira eta Bizkaia eta Gipuzkoa hegoaldean, 33 ingurukoak.

Datozen bi egunak oso antzekoak izango dira. Gauean, kostaldean,  19 ºC inguruko minimoak izango ditugu, 17 ºC ingurukoak Bizkaia eta Gipuzkoa hegoaldean eta Araba erdialdean, eta 18 ºC ingurukoak, hegoaldean, Ebro ibaiaren ardatzean.

Ostegunean eta ostiralean ere egoera berdina izango da: 28 graduko maximoak kostaldean, 33 ºC, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako erdialdean, eta 35ºC, Ebroko ardatzean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X