Arartekoak Osakidetzan inbertsioa areagotzearen garrantzia azpimarratu du, herritarren kexak ikusita
Ines Ibañez de Maeztuk adierazi du Osasun Itunaren ostean hartuko diren neurrien esperoan dagoela, egoera hobetuko duten itxaropenarekin. "Etxebizitza eskubidea bete egiten dela bermatuko duten politika publikoen aldeko apustu irmoa" ere eskatu du.
Ines Ibañez de Maeztu jarduneko arartekoa Legebiltzarreko batzordean. Argazkia: EFE.
Ines Ibañez de Maeztu jarduneko arartekoak Osakidetzan inbertsioa handitzearen garrantzia azpimarratu du, behar dituen baliabideak eman ahal izateko, eta Osasun Itunean adostuko diren neurrien aurrean "zain" dagoela aitortu du.
Ibañez de Maeztuk Arartekoaren 2024ko txostena aurkeztu du asteazken honetan Legebiltzarraren batzordean. Txostena apirilaren 1ean eman zen ezagutzera, eta bertan nabarmentzen da Osakidetzaren funtzionamendua dela eta egindako kexek % 69,6 egin zutela gora 2023tik.
Arartekoak azaldu duenez, espezialitate batzuetan itxaronaldiak "Osakidetzak ofizialki argitaratutako datuak baino askoz luzeagoak” dira, eta horrek pazienteari "ondoez gehigarria” dakarkiola esan du.
Hori dela eta, talde parlamentarioei emandako erantzunetan, berretsi du beharrezkoa dela materialetan eta giza-baliabideetan inbertitzen jarraitzea, EAEko herritarren osasunerako eskubidea “benetan gauzatzen dela bermatzeko”. Horretarako, "plangintza hobea eta aurrekontu handiagoa” behar dela iritzi dio.
Zehazki, buru-osasunaren arloaz aritu da. Psikologo klinikoekin eta modu globalean jorratuko den arreta espezifikoagoa eskatu du.
Ibañez de Maeztuk 2024ko txostenaren puntu nagusiak errepasatu ditu. Hain zuzen ere, Arartekoaren erakundearen jarduera % 7,4 hazi zen 2024an, aurreko urtearekin alderatuta. 14.608 jarduera zenbatu ziren, eta horietatik 4.310 kexa-espedienteak izan ziren (+% 10,6).
Halaber, arartekoak azaldu du etxebizitzak herritarrei kezka eragiten jarraitzen diela. Beharrezkotzat jotzen du "etxebizitza-eskubidearen eraginkortasuna bermatzen duten politika publikoen aldeko apustu irmoa egitea, bereziki gazteentzat eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden kolektiboentzat".
Horrela, alokairu-erregimeneko etxebizitzen parke publikoa handitzea eta etxebizitzaren eta gizarte-laguntzaren arloen arteko koordinazioa hobetzea defendatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.