Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegiak munduko bigarren jatetxe onena izaten jarraitzen du
Peruko Maido jatetxea munduko onena izendatu dute The World 's 50 Best Restaurants 2025 sarietan. Bestalde, Etxebarri erretegiko Mohamed Benabdallah aljeriarra munduko sommelier onena izendatu dute.
Axpeko (Bizkaia) Etxebarri erretegia. Argazkia: Victor Uriarte
Bittor Arginzoniz buru duen Etxebarri erretegiak The World 's 50 Best Restaurants 2025 sarietako bigarren postuan errepikatu du. Mamido Peruko jatetxea munduko onena izendatu dute.
Munduko 50 jatetxe onenen zerrenda Turinen (Italia) egindako ekitaldian eman da jakitera.
Atxondo (Bizkaia) udalerriko Axpen dago Arginzonizen erretegia. Iaz zerrenda honetako bigarren lekuan gelditu zen eta aditu askok jatetxe “benetan magikoa” dela esan ohi dute. Hain zuzen ere, “su pixka batekin, esnea edota haragia bezalako osagai xumeak, plater ahaztezinetan bilakatzeko gaitasuna” duela Bittorrek azpimarratzen dute.
Zerrenda honetan bozka ematen duten adituak 27 herrialdetako pertsona anonimoak dira. Ogibidez, kazetariak, sukaldariak, sukaldaritza-industriako adituak eta gastronomia zaleak izan ohi dira. Denak Munduko 50 Jatetxe Onenen Akademiako kidek dira; 540 emakume eta 540 gizon.
Gutxienez sei eta gehienez 10 jatetxeri eman behar diote bozka, gustukoenetik hasita. Azken 18 hilabetean probatu dituzten lokalak izan behar dute eta aukeratutako sei soilik izan daitezke euren gune geografikokoak.
Sommelier onena
Mohamed Benabdallah Etxebarri erretegiko sommelierra munduko onena izendatu dute zeremonia berdinean.
Antolatzaileek sommelier honen nortasun handia eta ibilbide bikaina azpimarratu dituzte. Benabdallah iaz bigarrena izan zen.
Aljerian jaio zen 1984an, eta bere bizitza erabat aldatu zen bere familia 11 urte besterik ez zituela Suitzara joan zenean. Benabdallahk Quique Dacosta edo Mugaritz jatetxeetan ere lan egin izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.