Klima-aldaketaren ondorioak Euskadin: 0,3 °C gehiago hamarkada bakoitzeko, bero-bolada gehiago eta itsasoaren tenperatura gora
Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batek ohartarazi du berotze globalak gero eta ondorio handiagoak dituela Euskadin. Tenperaturak etengabe igo dira 1970etik, bero-boladen egunak bikoiztu dira eta itsas mailak erritmo bizkorrean egiten du aurrera. 2023an, itsasoaren batez besteko tenperatura inoizko altuena izan zen.
Eusko Jaurlaritzak klimak Euskadin azken 50 urtean izan duen bilakaerari buruzko lehen azterketa argitaratu du. Iturria: Irekia
Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziaren laguntzarekin, "Klimaren Egoera Euskadin" lehen txostena argitaratu du, lurraldeko bilakaera klimatikoaren azterketa zehatza egiten duena 1970etik 2023ra arte, hau da, eskuragarri dauden azken datuekin erregistratu den urtera arte. Hori Euskalmetek egindako erregistroei esker izan da posible, 30 urte baitaramatza datuak biltzen, Lurra Behatzeko Europar Batasuneko Copernicus Programak eskaintzen duena baino zehaztasun lokal handiagoarekin.
Ondorio nagusien artean, txostenak egiaztatzen du Euskadiko batez besteko tenperatura 0,3 ºC igo dela hamarkada bakoitzeko 1970etik, eta 2022 eta 2023 urteetan erregistratu dira urterik beroenak. Gainera, bikoiztu egin da bero-boladak izan diren egunen kopurua, 1970-2000 urteen artean 4 izan baitziren urtean, eta ia 9 2014 eta 2023 urteen artean. 2022an 23 bero-bolada egun zenbatu zen, inoizko mailarik altuena.
Itsasoak ere seinale kezkagarriak erakusten ditu: maila 2,5 mm inguru igo da urtero 1993tik, hau da, azken bi mendeetan 20 cm baino gehiago, Bresteko mareografoak, Bizkaiko Golkoan, egindako erregistroen arabera.
Aurreikuspenen arabera, 2100 urterako 51 eta 100 cm arteko igoera izango da, eta horrek kostaldeko biztanleria bereziki mehatxatzen du, euskal herritarren % 60 bertan bizi baita.
Euskal kostaldean, itsas azaleraren batez besteko tenperatura 2023an iritsi zen maximo historikora, hamarkada bakoitzeko 0,25 ºC-ko igoerarekin. Anomalia termikoek +1 ºC-ko atalasea gainditu zuten 1991-2020 aldiarekiko.
Urteko prezipitazio kopuruan eta muturreko eurien maiztasunean aldaketa argirik antzeman ez den arren, etorkizunean urtaroak eta euri-erregimena alda daitezkeela ohartarazi da, eta horrek eragina izango du ingurune naturalean eta nekazaritzan, besteak beste.
Txostenak azpimarratzen du, halaber, Euskadik berotegi-efektuko gasen emisioak % 33 murriztu baditu ere 2005etik, garraioak % 135 egin duela gora 1990etik.
Horrekin guztiarekin, euskal erakundeek klima-aldaketa egokitzeko eta arintzeko konpromisoa indartzen dute. Neurri nabarmenen artean daude Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Legea, alerta goiztiarreko sistemak ezartzea eta KAIA koordinazio-mahaitik funtsezko puntuetan proiektu erakusleak hedatzea, hala nola Zarautzen, Bakion, Bilboko itsasadarrean edo Txingudin.
Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak ohartarazi duenez, "Euskadik mendearen amaieran 5 ºC-ko igoera izan dezake egoerarik okerrenean, eta horrek ondorio larriak eragin ditzake pertsonentzat, azpiegiturentzat eta ingurunearentzat". Babes Zibileko Sailburuordetzatik, Joana Egiluzek gaineratu du behaketa eta alerta klimatikoaren sarea hobetzea "funtsezkoa dela fenomeno meteorologiko larrien kalteak murrizteko, gero eta ohikoagoak baitira".
Txostenak gogorarazten du fenomeno klimatikoek EBn eragindako kalte ekonomikoak 560.000 milioi eurotik gorakoak izan zirela 1980tik 2021era bitartean, eta +3 ºC-ko egoera batean urtean 175.000 milioi izan daitezkeela galeretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.