Kontrolpean dute Gasteizko LEA fabrikan piztutako sutea
Orduak edo egunak beharko dira oraindik sua erabat itzaltzeko. Ez da inor zauritu, industrialdea jendez hustu dutelako. Abetxuku eta Arriaga auzoak normaltasunera itzuli dira.
Sutea piztu da Gasteizen, LEA higiene pertsonaleko produktuen fabrikan, eta ke-zutabe handia eragin du, Arabako hiriburu osotik ikusteko modukoa. LEA fabrikako eta Gamarrako industrialdeko beste enpresetako langileak bertatik irtenarazi dituzte, eta ez da inor zauritu.
Sutea 13:45ean hasi da, eta ke-zutabe bero eta oso altua eragin du. Haizeak ipar-ekialderantz eraman du.
Sua kontrolpean hartu dute, eta ez omen da zabalduko. Hala ere, "denbora beharko da" erabat itzaltzeko, Udalak jakinarazi duenez.
Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordeak Radio Euskadin azpimarratu duenez, sua kontrolatzeak "ez du esan nahi suhiltzaileen lana amaitu denik", oraindik "gau luzea" baitute aurretik sutea itzaltzeko. Gauean zehar itzaltzea espero dute, baina baliteke egun batzuk behar izatea erabat amatatzeko.
Keak kaltetutako bizilagun guztiei etxeko leihoak eta ateak itxita izateko eskatu die Udalak; izan ere, ke-zutabeak Lakuarako bidea hartu du.
Hasiera batean beste estrategia bat erabili duten arren, segurtasunagatik, suhiltzaileak sua itzaltzen hasi dira eta kea nabarmen gutxitu da.
Udalaren arabera, sua hartu duen materiala substantzia koipetsu bat da (olioak eta garbitzeko produktuak), eta ez darama partikula solidorik airean; gainera, berez desegingo da, eta ez da babes-neurri berezirik beharko.
Arabako suhiltzaile guztiak ari dira lanean garrak fabrikan dauden oxigeno biltegietara zabal ez daitezen. Hala ere, sua "istripuaren nukleotik gertuko hidrogenozko botilak kontsumitzen ari da". Botila horien deflagrazioen ondorioz, suhiltzaileek atzera egin behar izan dute, eta suari ondoko lursailetatik aurre egitea erabaki dute.
Udala airearen kalitatea aztertzen ari da une oro.
Langilerik ez dela zauritu nabarmendu du LEAk
Enpresak ohar batean esan duenez, oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea, eta ikertzen ari dira. Hasiera batean, produktu kimikoak zeramatzan zisterna-kamioi bat aipatu dute Udaleko iturriek.
LEAk nabarmendu du arin abisatu diela larrialdi zerbitzuei, eta barne protokoloen eraginkortasuna goraipatu du, horiei esker ez delako inor zauritu.
Hala ere, kalte materialak "handiak" dira, horren esanetan. "Suhiltzaileen lanak amaitu arte itxaron beharko da kalte osoa ezagutzeko", gehitu du LEAk.
Higiene-produktuen enpresaren arabera, suteak ez du eraginik izango epe laburreko banaketetan.
Langileen ustez, suak dena erreko du
Ana Esther Condek 20 urtetik gora daramatza LEAn lanean. Gaur bere lanpostua utzi behar izan du, eta shock egoeran dago.
Abetxuku eta Arriaga auzoetako biztanleak etxetik irten daitezke
Hasiera batean, Gasteizko Udalak etxetik ez ateratzeko eskatu die Abetxuku eta Arriaga auzoetako bizilagunei. Gainera, Gamarrako industrialdeko enpresak jendez hustu dituzte. 2.000 metro koadro inguruko industrialdea da.
Gainera, momentu batez, Aramangelu kaleko bizilagunak Arriaga Gizarte Etxera eraman dituzte, baina etxera itzul daitezke jada. Normaltasuna itzuli da ingurura. Hala ere, Babes Zibileko sailburuordeak "zentzuz" jokatzeko eskatu du, ez baita gomendagarria sutea izan den tokira hurbiltzea.
18:00ak inguruan, Udalak baimena eman die berriro Abetxuku auzoko biztanleei etxera itzultzeko, eta Agirrelandako igarobidea ireki dute. Zadorrako etorbideak eta Arriagako ateak, ordea, Leako fabrikatik hurbil, itxita jarraitzen dute.
Hala erabaki du Gasteizko Udaleko Krisi Mahaiak. Arratsaldeko lehen orduan bildu dira, besteak beste, Maider Etxebarria alkatea, Cesar Fernandez de Landa Segurtasun zinegotzia eta beste hainbat sailetako arduradunak.
Ezbeharraren ondorioz, Gasteizko autobusak ez dira normaltasunez ibili. Tranbiarik ere ez da izan Honduras eta Abetxuku geltokien artean. Gauean berreskuratu du normaltasuna, baina ez da Artapadura geltokian gelditzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.