EZBEHARRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru adin txikiko zauritu dira Castro Urdialesen, atrakzio batean istripua izanda

Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte hiru zaurituak. Batek pronostiko erreserbatuko zauriak ditu, eta beste biak arin zauritu direla jakitera eman da.

14 eta 15 urteko hiru gaztetxo zauritu dira larunbat honetan Castro Urdialesen, Barreda Plazako jai-guneko atrakzio batean istripua izanda.

Bizkaiara, Gurutzetako Ospitalera, eraman dituzte, horietako bat pronostiko erreserbatuarekin eta; beste biak, berriz, arin zaurituta. Azken horietako bati eman diote jasa senda-agiria.

Larrialdi zerbitzuek 19:00ak aldera jaso dute gertakariaren abisua, eta Castroko Udaleko suhiltzaileak, Udaltzaingoa, 061 zerbitzuko osasun-langileak eta Guardia Zibila bertaratu dira. Azken horiek ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Komunikabide batzuen arabera, adingabeak "matxinsaltoa" izeneko atrakziotik erori dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X