Nico Williamsen irudia ezabatu dute ezezagunek, Barakaldon margotu zieten muraletik
Pintaketa bat agertu da Athleticeko jokalaria agertzen zen espazioaren gainean: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu". Bartzelona Futbol Klubaren balizko fitxaketarekin lotuta egon daiteke erasoa. Muralaren egilea oso haserre agertu da eta Athleticetik adierazi dute "Carlos Lopezen muraletik Nico Williamsen irudia ezabatu dutenek" ez dutela "Athletic ordezkatzen".
Nico Williams Athleticeko futbol jokalariaren irudia desagertu egin da gaur goizaldean Barakaldoko Lutxana auzoan zegoen muraletik. Bertan, Iñaki anaia, Iker Muniain eta Oscar de Marcos ere agertzen dira. Orain, Nico Williamsen irudia zegoen tokian, esaldi bat irakur daiteke, letra zuriz idatzia: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu".
Carlos Lopez kaleko artistak 2024ko martxoan margotu zuen murala, Athleticek Sevillan, La Cartujan, Errege Kopa irabazi ondoren. Orain, Nico Williams Bartzelona CFtik fitxatzeko aukera ezagutzera eman denean gertatu da erasoa.
Radio Bilbaon egindako elkarrizketa batean, Carlos Lopezek publikoki deitoratu du bere lanak jasan duen erasoa eta bere borondatez, inoren eskaririk gabe, egin zuela gogoratu du: "Ez Athleticek, ez Williamsek, ez inork, ez dit dirurik ordaindu eta ez dit muralaren margoketa finantzatu. Nire poltsikotik, neure gogotik atera zen, margotu nahi nuelako".
Artistak azpimarratu du bere ekimena "erabat desinteresatua" izan zela eta Barakaldoko bizilagunei eskaini ziela: "Jendearentzat zen, goza zezaten. Ez dut inoiz ez Athleticen ez beste inoren errekonozimendurik eskatu", azpimarratu du.
Ekintza bandalikoari dagokionez, Lopezek uste du "norbait oso frustratuta dagoela Nico joan egingo dela uste duelako; hori bere kontua izango da, baina ez dakit nire lanak zer zerikusi duen".
Gainera, haserre agertu da, gaur egun desadostasuna adierazteko modu asko daudenean, sare sozialen bidez, esate baterako, "norbaitek nire lanaren gainetik pasatzea erabaki duelako".
Murala zaharberrituko edo aldatuko ote duen galdetuta, artistak azaldu du erabakia ez dela berea bakarrik, horma, berez, enpresa batena baita. "Ez dakit zer egingo dudan oraindik. Izan ere, bat-batean zurekin zerikusirik ez duen ekintza batek zerbait egitera baldintzatzen zaitu", deitoratu du Lopezek, eta gaineratu du ez duela baztertzen murala bera estaltzea edota Nicoren aurpegia zegoen tokian beste jokalari baten aurpegia jartzea, nahiz eta horrek "jatorrizko obraren zentzua aldatuko lukeela" sentitzen duen.
Athleticen erreakzioa
Nikoren anaiak, Iñaki Williamsek, bere X-ko kontuan idatzi duenez, "errespetu falta anonimo baten atzean, beti dago aurpegia emateko txikiegia den norbait "
Athletic taldeak ere oharra plazaratu du X sarean, ondorengoa esanez: "𝗔𝘁𝗵𝗹𝗲𝘁𝗶𝗰 𝗱𝗲𝗳𝗲𝗻𝗱𝗮𝘁𝘇𝗲𝗮 𝗲𝗿𝗿𝗲𝘀𝗽𝗲𝘁𝘂𝘇 𝗷𝗼𝗸𝗮𝘁𝘇𝗲𝗮 𝗱𝗮. Klub baten duintasuna bere balioekiko koherentzian eta beretarrak babesteko moduan ere islatzen da. Horregatik, Carlos Lopezen muraletik Nico Williamsen irudia ezabatu dutenek ez dute Athletic ordezkatzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.