Lau eguneko espetxe-baimena eman diote Alfonso Jesus Cabezuelori, sanferminetako bortxaketagatik zigortutako militar ohiari
Alfonso Jesus Cabezuelo; artxiboko irudia.
Gaztela eta Leongo Espetxeratuen Zaintzako 5 zenbakiko Epaitegiak lau eguneko espetxe-baimena eman dio Alfonso Jesus Cabezuelori, La Manadako kideetako bati. Espetxeetako Zuzendaritzak proposatutako baimenak oinarri hauek ditu: espetxean izandako jokabide ona, psikologiako gradua amaitu du eta gizarteratze-programetan parte hartu du.
Cabezuelo, Sevillako militar ohia, Topaseko (Salamanca) espetxean ari da zigorra betetzen, 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2016ko sanferminetan taldekako bortxaketa batean parte hartzea egotzita. Horrez gain, urte bereko maiatzean, Pozoblancon (Kordoba), neska gazte bati sexu-abusuak egiteagatik beste kondena bat ezarri zioten.
Kasuaren iturriek berretsi eta ABC egunkariak aurreratu zuten erabakia, eta joan den ekainaren 13an jakinarazi zen.
2023ko irailean, Cabezuelok gutun bat argitaratu zuen, eta bertan adierazi zuen ezarritako zigorra betetzeko borondatea zuela, "epaia eman zen moduan", eta birgizarteratzeko konpromisoa hartu zuela. Gutun horretan adierazi zuen ez zuela nahi kalte handiagoa eragin zezaketen eztabaida publikoetan parte hartu, eta argitu zuen 2021eko urtarriletik ez zuela Agustin Martinez Becerra abokatuak ordezkatzen; izan ere, Becerrak taldeko beste kide batzuei ezarritako kondena murriztea eskatu zuen.
Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko 10/2022 Legea —'Soilik baietz da baietz' izenekoa— indarrean sartu ondoren, La Manadako beste hiru kideri (Angel Boza, Jose Angel Prenda eta Jesus Escudero) 15 urtetik 14 urtera murriztu zitzaien zigorra, errudunaren aldeko araudia aplikatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.