EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean da prezipitazioengatik EAEn ezarritako abisu horia

13:00etik 19:00etara egongo da indarrean. Atzo iluntzeko ekaitzak kalte ugari eragin zituen. 

Donostian goizean hartutako irudia. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur ere abisu horia ezarri du prezipitazio handiengatik. Hainbat lekutan ordubetean 15 litro baino gehiago botatzea aurreikusten da. 13:00etatik 19:00etara egongo da indarrean abisua. 

Euskalmet euskal metereologia agentziaren arabera, 13:00etatik aurrera, bero-hodeiak garatuko dira berriro eta litekeena da arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, bereziki Kantauri isurialdean. 

Zenbait lekutan txingorra ere bota dezake, eta haize ufada gogorrak ere espero dira, orduko 60-90 kilometrorainokoak. 

Uholdeak eta kalteak, Bizkaian

Atzo, ekaitz handi batek Euskal Autonomia Erkidegoa goitik behera zeharkatu, eta gorabehera handiak utzi zituen, batez ere, Bizkaiko hainbat udalerritan. Uholdeak izan ziren, eta azpiegituretan kalteak ere bai: hainbat jaitako ekitaldiak bertan behera utzi behar izan zituzten.

 

 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X