EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzoko ekaitzak uholdeak eta kalteak eragin ditu eta hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte, batez ere Bizkaian

Ekaitz handi batek Euskadi goitik behera zeharkatu zuen atzo arratsaldean, eta gorabehera handiak utzi zituen, batez ere Bizkaiko hainbat udalerritan. Uholdeak izan ziren, eta azpiegituretan kalteak ere bai: hainbat jaitako ekitaldiak bertan behera utzi behar izan zituzten.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Egunean zehar pilatutako beroak ekaitz handia eragin zuen Bizkaian arratsaldearen amaieran. Lurraldeko suhiltzaileek hainbat udalerritan euri-jasak erangindakoei aurre egin behar izan zieten.

Barakaldon uholdeak izan ziren hainbat etxebizitzatan, eta Iurretan ura Ertzaintzaren polizia-etxera sartu zen, eta kalteak eragin zituen eraikinaren sabaian. Prezipitazioek eragina izan zuten Euskadiko beste toki batzuetan ere, baina intentsitate gutxiagorekin.

Sestaon, Udalak bertan behera utzi behar izan zituen herriko jaietako ekitaldi guztiak, ekaitzaren ondorioz. Bertan behera utzitako emanaldien artean, Potato taldearen kontzertua zegoen, eszenatokia erortzeko arriskua zegoelako.

Ekaitza haize-bolada gogorrekin eta deskarga elektrikoekin batera etorri zen. Urduñan, orduko 117 kilometroko haizea ibili zen, eta Altuben, berriz, metro koadroko 44 litro pilatu ziren.

Ekaitza gorabehera, ez da inor zauritu, baina denboraleak utzitako tximista eta txingor irudiak deigarriak izan dira, eta sare sozialetan bolo-bolo dabiltza. Euskalmeten arabera, gaur egun egonkorragoa izango da, baina ez da baztertzen azken orduetan trumoi-zaparradaren bat botatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X