300 milioi pertsonak baino gehiagok kontsumitzen dituzte drogak munduan, helduen % 6k
2025eko Drogei buruzko Munduko Txostenak ohartarazi du kalamua dela gehien kontsumitzen den substantzia (% 77), eta horren atzetik daude opioideak (61 milioi), anfetaminak (30,7 milioi), kokaina (25 milioi) eta estasia (21 milioi).
Pertsona bat drogak kontsumitzen, Pakistanen. Argazkia: EFE
NBEk Drogei buruzko Munduko Txostena argitaratu du, eta, horren arabera, 316 milioi pertsonak baino gehiagok, hau da, munduko biztanle helduen (15-65 urte) % 6k, drogaren bat kontsumitu zuten 2023an. 2013an, ehunekoa % 5,2koa zen. Hortaz, agerikoa da goranzko joera.
Kalamua da gehien kontsumitzen den substantzia, 244 milioi lagunek kontsumitzen dute (% 77), eta haren atzetik daude opioideak (61 milioi), anfetaminak (30,7 milioi), kokaina (25 milioi) eta estasia (21 milioi). Droga sintetikoak zabal-zabal dabiltza eta asko areagotu da horien kontsumoa azken hamarkadan, neurri batean digitalizazioak eta Internet bidezko salmentak bultzatuta.
Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du gero eta gazteago hasten dela kontsumitzen, eta legez kanpoko merkatuak dibertsifikatu egin direla. Horrez gain, kontsumoak eragindako nahasmendu larriak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du: 2022an mendekotasuna, kalte fisikoa edo psikologikoa edo premiazko tratamendua behar zuten 63 milioi lagunek. Kontsumoa herrialdeen araberakoa bada ere, NBEk ohartarazi du argia dela joera globala zein den: pertsona gehiagok jotzen dute drogetara, gero eta gazteago jo ere.
Txostenak opioideen krisia azpimarratzen du, bereziki Estatu Batuetan. 2023an, fentaniloak 100.000 heriotza baino gehiago eragin zituen AEBn. Hego Amerikan, gaur egun, osasun publikoko arazoa da kokainaren edo crack izeneko oinarrizko pastaren kontsumoa, eta larrialdia eragin du hirigune pobreetan.
Beste herrialde batzuetan, hala nola Ekialdeko Europan eta Asiako hego-ekialdean, heroina eta metanfetamina dira drogen arazoaren eragile nagusi, eta Mendebaldeko Afrikan, berriz, tramadolaren erabilerak gora egin du; opioidea da, hasiera batean erabilera medikorako erabiltzen zena.
Arazoaren larritasuna gorabehera, osasun-zerbitzuen erantzunak mugak ditu: nahasmendu larriak dituzten bost kontsumitzailetik batek bakarrik jasotzen du tratamendua.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.