GERTAKARIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trailer gidari bat atxilotu dute, mozkor egonda Bilboko portuan ontziratzen saiatzeagatik

Aire litro bakoitzeko 1,19 miligramo alkohol bota ditu emakumeak, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat jotzeko legeak ezartzen duen mugaren (0,60 mg/l) ia bikoitza.

Bilboko Portua Puerto de Bilbao
Bilboko portua

Polizia Nazionalak emakume britaniar bat atxilotu du Bilboko portuan, Rosslarera (Irlanda) zihoan ferry batean hainbat tonatako trailer bat mozkor-mozkor eginda ontziratzen saiatzeagatik.

Atzerritarren eta Mugen Brigadako agenteek gidariak alkoholaren eraginpean egotearen sintomak atzeman dituzte: nahastuta zegoen, itxura narratsarekin eta ez zeraman oinetakorik. Hori guztia ikusita, agenteek trailerra geldiaraztea erabaki dute, badaezpadako neurri gisa.

Handik gutxira, Ertzaintzaren patruila baten laguntza eskatu dute, alkoholemia proba egiteko. Itxaroten ari ziren bitartean, eta agenteek geldi egoteko abisatu dioten arren, emakumea kamioira igo eta motorra martxan jartzen saiatu da. Hala ere, Poliziak esku hartu eta maniobrarekin jarraitzea eragotzi dio.

Emakumeak botatako aire litro bakoitzeko 1,19 miligramo alkohol eman ditu, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat jotzeko legeak ezartzen duen mugaren (0,60 mg/l) ia bikoitza. Barkamena eskatu ondoren, atxilotu eta epailearen esku utzi dute agenteek.

Polizia Nazionalak azpimarratu du agenteen jardunak gertakari larria izan zitekeena ekidin duela; izan ere, halako tamainako ibilgailu bat mozkor gidatzea arrisku handia da bai ontziratzeko gunean, baita ferry barruan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko

Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Osakidetzak anbulatorioetan psikologoak kontratatzeko prozesua ireki du

Profesional horien bidez, Euskal Osasun Zerbitzuko anbulatorioetan insomnioa, antsietatea, depresio arina edo antzeko nahasmendu eta ondoezei hobeto erantzutea da helburua. Kontratatuko diren psikologoak Lehen Mailako Arretan erreferenteak izango dira, eta bitartekari lanak egingo dituzte pazientearen eta familiako medikuaren eta, kasu konplexuagoetan, ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroetan ematen den arreta espezializatuaren artean. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X