Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Almerian, emaztea labankadaz hil ostean

63 urteko emakumea hilik aurkitu dute haren etxebizitzan, arma zuriz eragindako zauriekin. Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako. 

ALMERÍA, 27/06/2025.- Una mujer de unos 60 años ha sido hallada la tarde de este viernes muerta en el interior de una vivienda situada en la travesía de San Luis, en la capital almeriense, en lo que la Policía Nacional ha confirmado a EFE como un homicidio. Varios familiares de la mujer esperan frente al domicilio el levantamiento del cadáver. EFE/ Carlos Barba

Senideak eta Polizia hilketa matxista izan den etxearen atarian. Argazkia: EFE

Polizia Nazionalak 60 urteko gizonezko bat atxilotu du Almerian, 63 urteko emaztea labankadaz hil izana egotzita. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, biktima haren amak aurkitu zuen bere etxebizitzan.

Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako.

Pechina udalerritik gertu, bere burua hiltzen saiatu zen, autoa amilduta, baina bizirik atera da eta arriskutik kanpo dago.

Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak baieztatuz gero, urtean 21 litzateke indarkeria matxistagatik hildako emakumeak, eta 1.315 emakume 2003az geroztik. 

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabat

Laguntzeko telefonoa

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X