Osakidetzak 67 lagun artatu ditu azken 10 egunetan, tenperatura altuen ondorioz
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 55 pertsona horietatik 37 ospitaleetara nahiz osasun zentroetara eraman behar izan dituzte. Gipuzkoan jazo dira kasu gehienak (40), eta ekainaren 24, 28 eta 29an izan dira beroarekin lotutako intzidentzia kasu kopururik handienak.
Emakume bat, bere burua freskatzen, iturri batean. Argazkia: EFE
Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek 67 pertsona artatu dituzte ekainaren 20tik 29ra bitartean egunotan Euskadin izaten ari diren tenperatura altuek eragindako gaitzak direla eta. Horietatik 37 ospitaleetara nahiz osasun zentroetara eraman behar izan dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, beroarekin lotutako intzidentzia kopururik handienak ekainaren 24, 28 eta 29an izan dira.
Lurraldeka, Gipuzkoan jazo dira kasu gehienak (40). Bizkaian bederatzi pertsona artatu behar izan dituzte, eta 18, Araban.
Artatutako pertsona horien adin tartea 11-94 urte artekoa izan da, eta gehienbat zorabioak, nekea eta desorientazioagatik jo dute osasun-etxeetara; batzuek konortea galdu ere egin dute.
Tenperatura altuei aurre egiteko gomendioak
- Ohi baino likido gehiago edan, ura batez ere, eta ez itxaron egarri izan arte.
- Saihestu kafeina, alkohola eta azukredun edariak.
- Elikadurari dagokionez, otordu arinak egin (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...).
- Etxean, bero handiena egiten duen orduetan, leihoak itxi eta pertsianak jaitsi, eta aprobetxatu bero gutxien egiten duenean etxea aireztatu eta freskatzeko.
- Arropa zabala, arina eta kolore argikoa erabili, eta oinetako eroso eta freskoak.
- Bero handiko orduetan, ez atera kalera, eta, atera behar izanez gero, burua estali eta eguzkitako betaurrekoak erabili.
- Bero handiena egiten duen orduetan (12:00etatik 18:00etara) ez egin kirol- ariketarik eguzkitan, batez ere, intentsitate altukoak badira.
- Kalean jarduerarik egin behar izanez gero, ez ahaztu atseden hartzea, eguzkitatik babestea eta freskatzea (likidoak edan, burua freskatu eta abanikoa erabili).
- Bero handia sentituz gero, dutxa hartu edo ur hotzetan bainatu.
- Ez utzi inor aparkatutako edo itxitako ibilgailuen barruan, nahiz eta autoa itzaletan egon.
- Babestu pertsona zaugarrienak, arreta bereziz zaindu ume txikiak, adinekoak eta beroarekin zein deshidratazioarekin larriagotu daitezkeen gaitzak dituzten pertsonak; bihotzeko gaixotasunak dituztenak, kasurako.
- Adineko pertsonei dagokienez, egunean behin bisitatu, gutxienez, bakarrik bizi direnak eta laguntza behar dutenak bereziki, eta, behar izanez gero, gizarte-zerbitzuen laguntza eskatu, babes-neurriak hartzeko zailtasunak izan baititzakete.
- Osasun-arazoren bat baduzu:
- Galdetu medikuari zer neurri osagarri hartu behar dituzun.
- Botikak hartzen badituzu, jarraitu hartzen, baina ez hartu zeure kabuz, medikuak agindu gabe.
- Makalik bazabiltza, utzi egiten ari zarena egiteari, saiatu leku fresko bat bilatzen eta laguntza eskatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.