Alerta laranja EAEko barnealdean, tenperatura maximoak 33 gradukoak izango baitira
Kostaldean 20 eta 29 gradu artean ibiliko dira tenperaturak astearte osoan, eta Ebroko ardatzean, Arabako hegoaldean, 19 eta 36 artean. Nafarroan eta Iparraldean indarrean da alerta laranja.
Beroa, Kontxako hondartzan. Argazkia: EFE
Euskal Herri osoan oso tenperatura altuak izaten ari dira gaur, atzokoak baino zerbait altuagoak, 35 eta 37 graduren artean barnealdeko zenbait lekutan.
Nafarroako erriberan 40 gradutik gertu, eta kostaldean 30etik gora.
Bestalde, EAEko barnealdean alerta laranja egongo da asteartean, tenperatura altu iraunkorrak izango baititugu; gainerako erkidegoan, berriz, abisu horia egongo da indarrean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, barnealdean tenperatura minimoak 19 gradu ingurukoak izango dira, eta, maximoak, 33 gradukoak.
Kostaldean 20 eta 29 gradu artean ibiliko dira tenperaturak astearte osoan, eta Ebroko ardatzean, Arabako hegoaldean, 19 eta 36 artean. Arabako lurraldearen gainerakoan (trantsizio-eremuan), gutxienez 16 gradu eta gehienez 35 izango dira.
Gaur, tenperaturak gora egin du atzokoarekin alderatuta, eta maximoak 35 eta 40 ºC artekoak izaten ari dira barnealdean eta Ebroren ardatzean; kostaldean, tenperatura epelagoak dira. Euskal hiriburuetan ere termometroa 30 ºCtik gorakoa da, eta minimoak 20tik gora daude.
Zeruan hodei gutxi dauden arren, arratsaldean zaparrada txikiak bota ditzake, batez ere Araban.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia eta alerta laranja ezarri ditu gaurko, tenperatura altuengatik.
Nafarroako Erriberan alerta laranjak indarrean jarraituko du eguerdiko ordu batetik aurrera, eta maximoak 40 gradura irits daitezke. Iparraldean ere alerta laranja dago ezarrita.
Behin betiko erregistroen zain, badirudi inoiz izan den hilabeterik beroena izango dela gaur itxiko dugun ekaina, eta bero-boladak ez du atsedenik emango, gutxienez asteazkenera arte.
Gasteizko Udalak beroari aurre egiteko gida bat helarazi die hiritarrei eta biharko beroarekin adi egoteko eskatu die:
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.