IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat ikertzen ari dira apirilaren 1ean Bilbon gizon bat ustez indarkeriaz hiltzeagatik

Oraindik ez dute emakumea aurkitu epailearen aurrean deklaratu dezan. Auzitegiko medikuak asfixia zantzu argiak antzeman zituen gorpuan.

ertzaintza

Ertzaintzaren auto bat. Artxiboko argazkia: EITB.

Joan den apirilaren 1ean Bilbon indarkeriaz hildako gizonaren auzia argitzeko ikerketak beste norabide bat hartu du: atxilotutako 30 urteko gazteaz gain, Ertzaintza emakume bat ikertzen ari da, gertatutakoarekin zerikusia duelakoan. EITBk jakin duenez, emakumeak epailearen aurrean deklaratu beharko du, baina oraindik ez dute aurkitu.

Biktimaren familiak aurkitu zuen gorpua, Bizkaiko hiriburuko haren etxean. Auzitegiko medikuaren txostenak ito zuten zantzu argiak zituela adierazi zuen, eta zantzuok direla eta baliteke heriotza indarkeriazkoa izatea. Hori dela eta, Ertzaintzak ikerketa abiarazi zuen.

Astelehenean atxilotu zuten lehen susmagarrietako bat, 30 urteko gizonezkoa, eta kautelazko neurriekin aske utzi zuten, epailearen aurrean deklaratu ostean. Hala ere, ikertzaileen ustez, gutxienez beste pertsona bat zegoen etxebizitzan erailketa gertatu zenean, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea datozen egunetan.

Ikerketak zabalik jarraitzen du eta kasua sekretupean dago.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X