ERAKUNDE KRIMINALEN AURKAKO OPERAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontaktuen orrien erabiltzaileei estortsioa egiten zien sare kriminal bat desegin dute Iruñean

Polizia Nazionalak 16 pertsona atxilotu ditu, eta ikerketak irekita jarraitzen du, Espainiatik kanpo egon daitezkeen beste bi inplikaturen bila ari batira.

Polizia Nazionalak web orrietako bezeroak estortsionatzen zituen talde kriminal bat desegin du 'sikario faltsuaren' iruzur ezagunaren bidez. 16 pertsona atxilotu dituzte "Bachata" izeneko operazioan.

Kasua Iruñean hasi zen, Arrotxapea auzoan bizi zen gazte batek 20.000 euro inguru ordaindu zituela salatu eta mehatxu larriak jaso zituen. Gurasoak larrituta zeuden, eta esku hartzea erabaki zuten, semearen jokabidea eta etengabeko diru-eskariak zirela eta. Gurasoen esku-hartzea funtsezkoa izan zen ikerketa aktibatzeko. Laster, gutxienez bederatzi kasu atzeman ziren Espainiako beste eskualde batzuetan, eta 100.000 eurotik gorako kaltea eragin zieten biktimei.

Poliziak jakinarazi zuenez, estortsiogileek biktimen datu pertsonalak lortzen zituzten kontaktu-orrietako langile batzuen laguntzarekin. Informazio horrekin, gero eta mehatxu bortitzagoak egiten zituzten: Google Mapsen bidez lortutako etxebizitzen irudiak, sare sozialetatik ateratako argazkiak eta erasoen bideo esplizituak bidaltzen zituzten. Horien bidez, eskatutakoa oradaindu ezean ez ondorioak jasango zituztela ohartarazten zuten.

Ikerketa zabalik dago oraindik, eta Espainiatik kanpo egon daitezkeen beste bi inplikaturen bila ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X