Albiste da
Baionako Bonnat-Helleu Museoa irekiko dute |
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanferminetako bigarren entzierroa, Gasteizko lorezainen bozketa eta Bilbao BBK Live jaialdiaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

encierro 8 julio 2024 cebada gago enzierroa san fermin sanfermines
Cebada Gago ganadutegiko zezenek iazko sanferminetan egindako entzierroa. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanferminak: Cebada Gago ganadutegiko zezenak izango dira protagonista 2025eko San Fermin jaietako bigarren entzierroan. Entzierro guztiak zuzenean jarraitu ahalko dira Orain-en eta ETB1en, 07:45etik aurrera.

- Gasteizko lorezainen greba: Gasteizko lorezainek Lan Sailak aurkeztutako proposamena bozkatuko dute, sindikatuek "nahikoa ez" dela uste duten arren. Enviser enpresak, Gasteizko lorategiak mantentzeaz arduratzen den azpikontratak, proposamena onartu du.

- Bilbao BBK Live jaialdiaren aurkezpena: Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an egingo dute, Kobetamendin, eta horren atarian, gaur egingo dute aurkezpen ekitaldia 11:00etatik aurrera. 

Zure interesekoa izan daiteke

naia torrealdai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugimendu Feminista: "Indarkeria instituzional matxistari zentralitatea ematea da gaurko aldarrikapen nagusia"

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, dozenaka protesta ekintza egin dira herri eta hirietan, arratsaldean. Milaka herritar atera dira kalera, "indarkeria instituzional matxista" salatzeko. Naia Torrealdai EHko Mugimendu Feministako eledunak esan duenez, erakundeek behin eta berriz berbiktimizatzen dituzte emakumeak, "batez ere, egiten ez dutenagatik". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X