Alvaro Nuñezen zezenek korrikalari bat adarkatu dute, entzierro azkar eta arriskutsu batean
Estreinakoz atera dira Iruñeko kaleetara Alvaro Nuñezen ganadutegiko zezenek, eta 2 minutu eta 20 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Lehen balantzearen arabera, adarkatutako korrikalariaz gain, hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenek lagun bat adarkatu dute, emozioz beteriko entzierro azkar batean.
Iruñean estreineko aldia izan duten Alvaro Nuñezen ganadutegiko zezenek korrikalari asko kolpatu dituzte, eta tentsio eta arrisku handiko uneak izan dira.
Nafarroako Gobernuko balantzearen arabera, adarkatutako korrikalariaz gain, hiru lagun ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Halaber, Gurutze Gorriak jakinarazi du, atzo gertatu bezala, zezen baten adarrak izterrean zauria eragin dion mutil bat artatu dutela Mercaderesen. Hala ere, erakundeak zehaztu du tokian bertan artatu dutela.
08:00etako suziriarekin, animaliak Santo Domingoko aldapan gora abiatu dira, taldea luze-luze eginda, eta ibilbidean zehar posizioz aldatu dira erorikoen ondorioz. Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 20 segundo behar izan dituzte guztira bidea egiteko.
Joaldunak buruan eta taldea luze-luze eginda zela abiatu dira zezenak Santo Domingoko aldapan gora. Segituan abiadura hartu dute, harik eta Estafeta parean, jende kopuru handia eta erorikoak tarteko, abiadura jaitsi duten arte.
Udaletxe plazan, gaztain koloreko zezen batek aurrea hartu du eta hainbat korrikalari harrapatu ditu Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunera iritsi aurretik. Beste zezen batek korrikalari bat kamisetatik heldu du eta hainbat metrotan eraman du. Hala ere, ez du adarkatu.
aldeak bitan banatuta egin du Estafetako bidea eta tarte horretan zezenen aurrean korrikaldi ikusgarriak izan dira
Gaurkoan korrikalariek ez dute zezenen aurrean lasterka egiteko aukera askorik izan, abiadura eta erorikoak izan direlako. Estafeta kalearen amaieran, esaterako, bi zezen eta hainbat korrikalari erori dira.
Telefonican eta azken zatian jende asko erori da, ezker aldean. Erori den korrikalarietako bat bi zezenek jo dute, baina ez dute adarkatu.
Zezen plazaren barruan, zezen batek hankaz gora bota du korrikalari bat, itxuraz, aparteko ondoriorik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 10 hildako eta 25 zauritu larri Kordoban, abiadura handiko bi trenenen arteko istripuan
Trenetako bat errailetik atera da Adamuzeko (Kordoba) 1. trenbidearen sarrerako desbideraketan eta alboko trenbidean sartu da. Beste tren bat zihoan hortik eta hura ere errailetatik atera da. Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da.
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.