Haurren Kirola

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati Gasteizen arbitro bati eta entrenatzaile bati eraso egiten saiatzeagatik

Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako".

Eusko Jaurlaritzak eskola-kirolaren murrizketak kentzea erabaki du urtarrilaren 28tik aurrera, eta hala jakinarazi die foru-aldundiei.

Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati, maiatzean Gasteizen jokatutako haurren infantil mailako futbol-partida batean arbitroa eta aurkarien taldeko entrenatzailea iraindu eta haiei eraso egiten saiatzeagatik. Gainera, ezingo da bi urtez kirol-esparruetara sartu. 

Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako". 

"Elkarbizitza eta errespetua printzipio ukaezinak dira, eta beharrezkoak diren neurri guztiak aplikatzen jarraituko dugu", adierazi du Ana Del Val kirol diputatuak prentsa-ohar batean.

Gertakaria euskal hiriburuko kirol-esparru batean gertatu zen. Arbitroak talde bisitariko jokalari bat kaleratu zuenean, talde horri lotutako pertsona bat, zehazki, jokalarietako baten aita, zelaira sartu zen, epalieari eta bertako taldeko entrenatzaileari eraso egiteko asmoz.

Epaileak partida bertan behera uztea erabaki zuen, harmailetako errespetu protokoloa aplikatuz, zelaria sartu zen pertsonak ez baitzuen handik irten nahi izan.

Foru erakundearen arabera, bisitarien taldeak aurkeztu zuen azalpen-idazkian berretsi egin ziren gertakari horiek. Jokabidea “oso larritzat” jo daiteke Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko Legearen arabera. Bertan adierazten denez, “arau-hauste oso larritzat joko dira arbitroak, epaileak, kirolariak, teknikariak, kirol-agintariak eta kirol-ekitaldietan parte hartzen duten beste pertsona batzuei eraso egitea, beldurtzea edo  hertsatzea”.

Kasu horietan, zigorrak 10.001 eta 100.000 euro artekoak izan daitezke, eta kirol instalazioetan sartzerko 4 urtera arteko debekua ere ezar daiteke, gainera. 

Duela bi hilabete, 5.000 euroko lehen zehapen-espedientea ireki zitzaion aita bati, urtebetez kirol esparruetara sartzea debekatzearekin batera, Gasteizen, eskola-futboleko partida batean haur bati eraso egiteagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

GRAFCAV435. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/03/2026.- El juez Jorge Juan Hoyos (i), preside este lunes en la Audiencia de Gipuzkoa el juicio contra dos adultos acusados de intentar matar a un menor a la salida de un centro educativo de San Sebastián. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian

Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X