Iparraldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako jaietan Aturri ibaian desagertutako pertsona baten bila ari dira

02:45 aldera desagertu omen da, jai-eremutik kilometro batera. Suhiltzaileak eta bi urpekari bertaratu dira, eta droneak ere baliatu dituzte hura bilatzeko lanetan.

Pertsona bat desagertu da Baionan, San Frederic zubitik Aturri ibaira erori ostean, Pirinio Atlantikoetako prefeturak jakitera eman duenez.

02:45 aldera desagertu omen da, jai-eremutik kilometro batera. Suhiltzaileak eta bi urpekari bertaratu dira, eta droneak erabili dituzte hura bilatzeko lanetan.

"Baionako fiskaltzak desagerpen kezkagarri baten inguruko ikerketa hasi du, gertakariaren nondik norakoak argitzeko", adierazi du Pirinio Atlantikoetako prefeturak prentsa-ohar batean.

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa, baina joko problematikoko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen '65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin' txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio-jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X