Eskuin muturra

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost zauritu eta atxilotu bat utzi dute Torre Pachecon bart izandako istiluek

Istiluak 68 urteko bizilagun batek erasoa jaso ostean sortu dira.

TORRE PACHECO ALTERCADOS ULTRAS NAZIS Y MAGREBIES
Torre Pachecoko istiluak. Argazkia: Europa Press.

Bost zauritu eta atxilotu bat utzi ditu larunbatean Torre Pachecon (Murtzia) tentsioz beteriko gauak.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi duenez, atxilotua Guardia Zibilaren agenteen aurka objektuak jaurtitzen harrapatu zuten istiluetan.

Larrialdietarako zerbitzuek bost zauritu artatu zituzten: hiru zauritu ospitalera eraman zituzten,  hasieran bertako osasun-zentro batean artatu ostean, traumatismoak zituztelako; beste biak, berriz, bertan artatu zituzten, zauri arinak baitzituzten, ebakiak eta kolpeak tartean.

Istiluak 68 urteko bizilagun batek erasoa jaso ostean sortu dira; izan ere, gazte magrebtar batzuek bat-batean eraso ziotela salatu zuen.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 13/07/2025.- Varios mozos son embestidos por toros de la ganadería gaditana de La Palmosilla s durante el séptimo encierro de los Sanfermines 2025 este domingo en Pamplona. EFE/Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro jendetsu eta azkarra, La Palmosillarena, une arriskutsuekin

La Palmosilla ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta arriskutsua egin dute uztailaren 13 honetan, sanferminetako azken-aurreko entzierroan. Orain arte zabaldutako partearen arabera, sei korrikalari zauritu dira: hiruk adarkada jaso dute (hanka batean batek, bizkarrean bigarrenak eta genitaletan azkenak), eta beste batek zauria zuen lepoan. Igandea izaki, lasterketa jendetsua izan da, eta, ondorioz, oso leku gutxi egon da korrikaldietarako, eta zezenek lasterkari asko harrapatu dituzte leku gorabeheratsuenetan, Santo Domingon, Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunean eta zezen-plazaren sarreran. Hala ere, bi minutu eta erditik beherako denborarekin egin dute ibilbidea. Zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Horietako hiruk adarkada bana zuten. Bik Santo Domingoko tartean jaso dute adarkada (batek ezkerreko hankan, beste batek perineoan), eta hirugarrenak Mercaderesen (gerrialdean). Beste batek azaleko zauri bat zuen lepoan. Puçol (Valentzia) herriko 27 urteko gizon batek jaso du adarkada hanka batean, eta pronostiko erreserbatua du. Mercaderesen, ezkerreko saihetsetan adarkada bat jaso du San Sebastian de los Reyes (Madril) herriko 22 urteko mutil batek, eta horrek ere pronostiko erreserbatua du. Atarrabiako (Nafarroa) 31 urteko gizon batek eskrotoan jaso du adarkada, eta laugarren adarkatua Olaberriko (Gipuzkoa) 19 urteko mutil bat da, lepoan zauri arina zuena. Bi zaurituk kolpeak jaso dituzte Telefonicako tartean, batek toraxean eta besteak beso batean.

Gehiago kargatu