HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izaskun Ellakuriaga Bustintza kazetari bizkaitarra hil da

Hainbat hedabidetan aritu zen lanean, tartean Bizkaia Irratian edota 'Bertsolari' aldizkarian. Horrez gainera, erakunde ugariren komunikazio aholkularia ere izan zen, besteak beste, Gerediaga elkartekoa eta Durangoko Azokakoa.

Izaskun Ellakuriaga 'Biba Zuek' saioan 2022an. Argazkia: EITB.

Izaskun Ellakuriaga Bustintza kazetari iurretarra hil zen asteazken arratsaldean gaixotasun baten ondorioz, 53 urte zituela.

Besteak beste, Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna eta Durangoko Azokaren marketinaren arduraduna zen, bai eta Bizkaia Irratiko esataria ere.

“Izaskun eskuzabala, ausarta eta nekaezina zen, oztopo denen gainetik pasioa eta lana arlo guztietan erakusten zuenetakoa; umore berezia zuen eta solaskide aparta zen", nabarmendu dute Gerediaga Elkartetik.

Ellakuriagak berak Durangoko Azokako antolatzaileen militantzia eta inplikazioa goratu zituen Biba Zuek saioan egin zioten elkarrizketan, 2022an.

Hasierako ikasketak Iurretako eta Durangoko ikastoletan egin zituen, eta Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn 1995ean. Unibertsitate berean Multimedia Negozioen Zuzendaritza Masterra egin zuen 2003an, eta komunikazioaren arlo ezberdinei buruzko formakuntza jaso zuen (harreman publikoak, protokoloa, ekitaldien antolaketa, gizarte sareak).

Euskaldunon Egunkaria-n hasi zuen ibilbide profesionala jaietako kronikak eta kultur kronikak idazten zituen eta astero bertsolaritzari buruzko kronika argitaratzeaz arduratu zen.

Bertsolaritzarekin ere lotura handia izan zuen. Bertsolari aldizkariko erredakzio kontseiluan parte hartu eta artikulu batzuk idatzi zituen. Bertsotan, gai jartzaile eta epaimahaikide ere ibili zen.

Durangaldeko Eraz astekarian erredaktore eta zuzendari lanetan jardun zuen 1994tik 2003ra, eta ondoren komunikazioko beste esparru batzuetan lan egin zuen.

Hainbat erakundetako komunikazio aholkularia edo arduraduna izan zen, hala nola Berrizko Udalean, Durangoko Kurutziaga Ikastolak 2005ean antolatutako Ibilaldian eta 2009ko Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketan.

Iurretako Kofradiak gertutik ezagutu zituen, eta ordezkari izateko saiakera ere egin zuen, baina emakumea izateagatik ez zuen onespenik jaso.

Ingelesa hobetzeko asmoz, 2012an Zeelanda Berrira eta Australiara joan zen eta bertako kultura eta bizitza ezagutzeko aukera izan zuen. Sator hegalariak (2024) liburuan agertzen da esperientzia hori azalduta elkarrizketa mamitsu batean.

Lekukom komunikazio agentzia sortu zuen Marijo Deogracias kazetariarekin, eta irratia benetan maite zuen: Bizkaia Irratiko esataria zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

GRAFCAV435. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/03/2026.- El juez Jorge Juan Hoyos (i), preside este lunes en la Audiencia de Gipuzkoa el juicio contra dos adultos acusados de intentar matar a un menor a la salida de un centro educativo de San Sebastián. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian

Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X