Biktimen % 18,4k baino ez du jaso laguntza medikoa edo psikologikoa
Indarkeria matxistak biktimengan uzten dituen ondorioak anitzak eta askotarikoak dira, baita bakoitzak egoera hori zeharkatu edo aurre egiteko dituen moduak ere. Hala erakusten du Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria mota batzuei buruz egindako lehen inkesta ofizialak.
Indarkeria matxista jasan duten emakumeen % 18,4k soilik adierazi du laguntza medikoa edo psikologikoa jaso duela indarkeria jasan ondoren eta, beste % 17,3k erantzun duenez, ez du jaso, baina uste du jaso behar zuela. Hala ere, % 63,8k dio ez duela horrelako laguntzarik behar izan.
Indarkeria fisikoa eta indarkeria psikologikoa jasan duten emakumeek laguntza mediko handiagoa jaso dute sexu-indarkeriaren biktimek baino. Gainera, laguntza medikoa jaso zuten emakumeen proportzioa handiagoa da indarkeria bikotearen eremuan gertatu den kasuetan.
Txostenaren arabera, bikotekidearen eremuan eta/edo kanpoan indarkeria-motaren bat jasan duten emakumeen % 11,7 lanera edo ikastetxera joan ezinda egon da du denbora batez.
Baja edo absentismoa ohikoagoa da indarkeria fisikoa edo psikologikoa jasan duten emakumeen kasuan, sexu-indarkeria jasan duten emakumeenean baino. Aldi berean, ohikoagoa da bikotearen eremuan indarkeria jasan duten emakumeen kasuan.
Desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez, emakume horien % 12,5ek adierazi dute beren desgaitasuna edo mugak bikotekideak edo beste pertsona batek eragindako indarkeriaren ondorio direla. Ehuneko hori % 15,8raino igotzen da indarkeria bikote barruan eta kanpoan jasan dutenen artean.
Bikotearen barruan eta/edo kanpoan indarkeria-motaren bat bizi izan duten emakumeen % 16,6k adierazi du bizi izandako indarkeria-gertakariei aurre egiteko botikak, alkohola edo drogak hartu dituela. Kontsumoa ohikoagoa da indarkeria bikote-harremanaren eremuan jasan dutenen artean (% 23,4, bikotetik kanpo indarkeria pairatu dutenen % 6,9ren aldean). Bikote barruan eta kanpoan indarkeria jasan duten emakumeen artean, ehuneko hori % 41,6ra igotzen da.
Hamar emakumetik ia bik ez dute inguruko inorekin hitz egin jasandako indarkeriari buruz. Era berean, ohikoa da indarkeria bikotearen eremuan jasan duten emakumeek esperientzia horiek neurri txikiagoan partekatzea lagunekin edo senideekin.
Haurrak, lekuko eta biktima
Emakumearen aurkako indarkeriaren alderdi kezkagarrienetako bat da, askotan, adingabeak indarkeria mota desberdinen lekuko eta biktima ere izaten direla.
Indarkeriaren biktima diren hiru emakumetik bat (% 34,7) adingabeekin bizi zen indarkeria-gertakariak gertatu zirenean, gehienetan seme-alabak (% 34,1).
Kasuen bi herenetan, adingabeek noizbait ikusi edo entzun dituzte bikotean gertatutako indarkeria-gertakariak. Lau kasutik batean, gutxi gorabehera, adingabeak nahiko maiz egon ziren indarkeria-egoeren eraginpean (% 26,2).
Bestalde, inkesta horien bidez jakin ahal izan denez, etxe horietako hamarretik ia hirutan (% 27,6), neska-mutilek indarkeriazko ekintzak zuzenean jasan dituzte bikotekide edo bikotekide ohien aldetik, kasuen % 9,6tan sarritan.
Salaketak, eta ez salatzeko arrazoiak
Inkestak, halaber, emakumeek jasandako indarkeria-egoerak zein neurritan salatu dituzten jakiteko informazioa jaso du.
Datuen arabera, bikotearen barruan eta/edo kanpoan indarkeria jasan dutela adierazi duten emakumeen % 13,9k bakarrik salatu du noizbait indarkeria hori, % 9,6k azken urtean. Salaketa horietako gehienak emakumeek beraiek jarri dituzte.
Salaketa gehienak indarkeria fisiko eta psikologikoagatik jartzen dira, eta % 12,1ek soilik salatu ditu sexu-indarkeriako ekintzak.
Emakumeek hainbat arrazoi dituzte jasandako indarkeria ez salatzeko, eta horien artean nabarmentzen dira indarkeria delitu salagarri batekin ez identifikatzea (% 64,5), erru, lotsa edo blokeo emozional sentimenduak agertzea (% 19,1) edo prozesu judizial batek ekar ditzakeen zailtasunen aurrean pausoa ez ematea (% 18,4).
Zure interesekoa izan daiteke
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.